Mare Nostrum

Asteburu honetan, maiatzak 28 eta 29, Euskal Selekzioak Canet-en-Rousillonen parte hartu du Mare Nostrum nazioarteko zirkuituan. Lehiaketa honetan gure 11 kirolarik parte hartu dute. Zirkuitu hau izango da ziurrenik munduko igeriketa mailarik altuena duena. Emaitzetan, azpimarratzekoa da Euskadiko errekorra, Maider Redinen 100 tximeleta estiloan, 1:00.79ko denborarekin. Emaitzen esteka, 1. eguna eta 2. eguna

Ekaineko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean ekainean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

Euskadiko 39. eskolarteko jokoak

Txapelketa larunbatean, maiatzak 28, ospatuko da Mendizorrotzan (Gasteiz). Goizeko jardunaldia 10:00etan izango da eta arratsaldekoa 16:30etan. Beroketak saio bakoitza baino ordubete lehenago hasiko dira, 9:00etan eta 15:30etan. Instalaziorako sarrera Portal de Lasarte kaleko atetik egingo da. Izen-emateak kirolari bakoitzeko Izen-emateak proba bakoitzeko Serieak Emaitzak Emaitza osoak

EIEF Underwater, Tolosan

Joan den asteburuan, maiatzaren 21ean, I. Clinic Tecnificacion – Underwater proiektua ospatu zen Tolosan, EIEF-ko igeriketa arloak antolatuta, EIF-rekin lankidetzan. Euskal Federazioa osatzen duten hainbat klubetako 32 igerilari eta 16 entrenatzaile bertaratu ziren, eta jardunaldi arrakastatsua izan zen. 2008 eta 2009 urteetan jaiotako gizonezko igerilariak eta 2010 eta 2011 urteetan jaiotako emakumezko igerilariak Santiago Veigaren…

Igeriketako teknifikazioa EIEF Underwater

EIEFeko Igeriketako Kirol Arloak, EIF-FVNrekin lankidetzan, I. Clinic Teknifikazioa – Underwater Proiektuaren ospakizuna programatzen du, EIF-FVNren alebin kategoriako klubetako igerilari talde batentzat eta horien teknikarientzat. Teknifikazio hau maiatzaren 21ean ospatuko da 16:00etan Usabalen, Tolosan. Informazioa eta deialdia

Maiatzeko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean maiatzean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

ESPAINIAKO IGERIKETA OPEN ASTRAPOOL XXII. TXAPELKETA ESPAINIAKO JUNIOR MAILAKO XXXVIII. TXAPELKETA

Pasadan egun hauetan, hilaren 9tik 13ra, Espainiako Absolutu eta Junior txapelketak ospatu dira Torremolinosen. Zeinetan Euskadiko 13 taldek parte hartu dute. Aloña Mendi K. E. C. N. Easo C. N. Judizmendi Atlético San Sebastián Galdakao I. T. C. N. Menditxo C. D. N. Bidasoa XXI Getxo Igeriketa Bolue K. E. C. N. Santurtzi C. D….

Apirileko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean apirilean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.