EIEF Underwater, Tolosan

Joan den asteburuan, maiatzaren 21ean, I. Clinic Tecnificacion – Underwater proiektua ospatu zen Tolosan, EIEF-ko igeriketa arloak antolatuta, EIF-rekin lankidetzan. Euskal Federazioa osatzen duten hainbat klubetako 32 igerilari eta 16 entrenatzaile bertaratu ziren, eta jardunaldi arrakastatsua izan zen.

2008 eta 2009 urteetan jaiotako gizonezko igerilariak eta 2010 eta 2011 urteetan jaiotako emakumezko igerilariak Santiago Veigaren koordinaziopean egon ziren, EIEF Clinics Teknifikazioko Programaren koordinatzailea. Gainera, Aschwin Wildeboer, munduko txapeldun ohia eta finalista bizkarreko probetan, C. N. Sabadelleko teknikaria, bertan egon zen baita ere laguntzen.

Jardunaldiaren xedeak hauek izan ziren nabarmenki:

1. Proiekzioa duten kirolariak hautematea eta igeriketa lehiaketa aritzeari atxikitzea sustatzea.
2. Prestakuntza adinean dauden kirolariei eta horien teknikariei ikaskuntza teknikoko hasierako etapetatik sartu beharreko funtsezko alderdi teknikoak irakastea eta indartzea.
3. Etorkizuneko kirolarien garapenaren adinik sentikorrenean lan egiten duten teknikariekin harremanetan jartzea eta komunikazioa sustatzea.

Guztion lan bikaina!