Berdintasuna

EUSKADIKO IGERIKETA FEDERAZIOAREN BERDINTASUNERAKO PLANA (2024-2027)

Ezagutu ezazu hemen Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Euskal Kirol Federazioen Batasunak bultzatutako plana, EIFak egina: BERDINTASUNERAKO PLANA.

SALAKETAK KOMUNIKATZEKO BIDEAK

Euskadiko Igeriketa Federazioak (EIF) mezu elektroniko bat eta formulario bat jartzen ditu edonoren eskura. Sexu-abusu edo -jazarpeneko edo sexuan oinarritutako jazarpeneko egoeraren baten biktima izan edo horren berri izan edo horren susmoak izan, kexa edo salaketa aurkez dezake edonork, bai eta protokoloari edo horri lotutako informazioari buruzko edozein informazio eskatzeko ere.

EIFko konfiantzazko pertsonak arduratzen dira informazio horiei erantzuteaz, betiere salatzailearen konfidentzialtasuna eta anonimotasuna mantenduz.

Helbide elektronikoa: berdintasuna@eif-fvn.org

Formularioa:

Recuerda que los datos que escribas aquí serán tratados de forma confidencial. Estamos aquí para escucharte.

 

Beste alde batetik, Euskal Kirol Federazioen Batasunak bere web-orriko arreta bulego birtualean salaketak egiteko aukera bideratuko du.

Azkenik, hala nahi duten pertsonak zuzenean jar daitezke harremanetan Eusko Jaurlaritzaren «Zure Taldekoak Gara» zerbitzuarekin (kirolean gertatzen diren sexu-abusu eta -jazarpenei eta sexuan oinarritutako jazarpenei aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak eta Basque Team Fundazioak duten arreta eta aholkularitza espezializatuko zerbitzua).