Emakumezkoen Euskal Selekzioak debuta egingo du 2022ko EU Nation Txapelketan

Emakumezkoen Euskal Selekzioak debuta egingo du gaur goizean (11: 40ean) Galesko selekzioaren aurka EU Nations 2022 Txapelketan. Brnon (Txekiar Errepublika) ospatuko den txapelketak 8 selekzio bilduko ditu hurrengo 3 egunetan urrea lortzeko.

Euskal Selekzioarekin batera, Ingalaterra, Txekiar Errepublika, Gales, Austria, Tailandia eta Irlanda izango dira txapelketa honetan.

Partida guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira honako estekan: https://youtube.com/playlist?list=PLAB1HsCYXL7052Hu3wF_S5ujZf0lG-hnt