Hasiera bikaina izan du Euskal Selekzioak EU NATIONS 2022 txapelketan

Euskal Selekzioko neskek atzoko jardunaldian ekin zioten nazioarteko txapelketa honi, jokatutako bi partidetan bi garaipen lortuz. EU NATIONS 2022 CUP txapelketa, LENek antolatua, Brnon jokatzen ari da egun hauetan, Za Lužankami igerilekuan.

Imanol Maizak eta Gorka Sanchezek gidatutako taldeak Galesi irabazi zion goizeko jardunaldian (20-3) eta, arratsaldean, gauza bera egin zuen etxeko selekzioarekin, Txekiar Errepublika, 12-16 amaitu zen partida zirraragarri batean.

Lehiaketaren bigarren egunari hasiera emango zaio minutu batzuk barru, non neskek Ingalaterra Red taldearen aurka neurtuko dituzten indarrak 11:35ean, hirugarren garaipenaren bila. Beti bezala, partidak lehiaketaren streaming ofizialaren bidez jarraitu ahal izango dira esteka honetan:

https://www.youtube.com/channel/UCHVSxErjXz4iJDsi0kVq_ig/videos

Beste partiduetako emaitzak:

A TALDEA:

England White 15-6 Ireland
Austria 3-17 England White
Austria 5-18 Hungary
Hungary 20-5 Ireland
Ireland 8-7 Austria

B TALDEA:

England Red 22-3 Gales
República Checa 6-22 England Red
Euskal Selekzioa 20-3 Gales
República Checa 12-16 Euskal Selekzioa