Laugarren postua Brnoko EU NATIONS 2022 txapelketan gizonezkoen Euskal Selekzioarentzat

Waterpoloko gizonezkoen Euskal Selekzioak laugarren postua lortu du EU Nations 2022 nazioarteko txapelketan, LENek antolatua, Brnon (Txekiar Errepublika). Mutilek multzoen fasean debuta egin zuten AEBn (Kaliforniako Estatua) 16-10eko porrotarekin. Kaliforniako taldeak irabazi zuen txapelketa azkenean. Geroago, garaipena lortu zuten Austriaren aurka (22-9), defentsan partida bikaina jokatuta. Gauza bera egin zuten Ingalaterrarekin, eta 15-11 irabazi zioten…

Uztaileko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean uztailan. Hilabete honetan udako ordutegia 10:00etatik 15:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta. Federazioa oporrengatik itxita egongo da uztailaren 27tik abuztuaren 31ra.

Jarraitu ZUZENEAN Udako EH kimu eta haur mailako txapelketa larunbat honetan

Asteburu honetan Euskal Herriko Udako Kimu eta Haur Txapelketa ospatuko da Sestaoko instalazioetan. Txapelketan parte hartuko dute Sincro Sestao, CN Pamplona, CDN Meatzaldea, Igeriketa Igeriketa, Sincro Urbarri, Urdantza eta DN Portugalete. Lehiaketaren streaminga zuzenean jarraitu dezakezu honako esteka hauen bidez: GOIZEKO saioa (13:15ean) ARRATSALDEKO saioa (16:15ean)

Euskal Selekzioak BRONTZEzko domina lortu du Brnon ospatutako EU NATIONS 2022 txapelketan

Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak brontzea irabazi du EU Nations 2022 nazioarteko txapelketan, LENek antolatua, Brnon, Txekiar Errepublikan. Neskek bi garaipen lortu zituzten B multzoaren fasean, Gales eta etxeko selekzioaren aurka, eta galdu egin zuten Ingalaterra Red taldearen aurka. Larunbatean jokatutako finalaurrekoan, Euskal Selekzioak Hungariaren aurka galdu zuen, selekzio irabazlea. Azkenik, gure neskek 11-10eko emaitzarekin irabazi…

Hasiera bikaina izan du Euskal Selekzioak EU NATIONS 2022 txapelketan

Euskal Selekzioko neskek atzoko jardunaldian ekin zioten nazioarteko txapelketa honi, jokatutako bi partidetan bi garaipen lortuz. EU NATIONS 2022 CUP txapelketa, LENek antolatua, Brnon jokatzen ari da egun hauetan, Za Lužankami igerilekuan. Imanol Maizak eta Gorka Sanchezek gidatutako taldeak Galesi irabazi zion goizeko jardunaldian (20-3) eta, arratsaldean, gauza bera egin zuen etxeko selekzioarekin, Txekiar Errepublika,…

Emakumezkoen Euskal Selekzioak debuta egingo du 2022ko EU Nation Txapelketan

Emakumezkoen Euskal Selekzioak debuta egingo du gaur goizean (11: 40ean) Galesko selekzioaren aurka EU Nations 2022 Txapelketan. Brnon (Txekiar Errepublika) ospatuko den txapelketak 8 selekzio bilduko ditu hurrengo 3 egunetan urrea lortzeko. Euskal Selekzioarekin batera, Ingalaterra, Txekiar Errepublika, Gales, Austria, Tailandia eta Irlanda izango dira txapelketa honetan. Partida guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira…