Leioa WLB hirugarrenak estatuko 1. mailan

Asteburu honek euskal emakumezkoen waterpoloarentzat berri on asko eman dizkigu. Larunbatean Leioa WLB taldeak ligako azken partida jokatu zuen, madrilgo La Latina taldearen aurka. Pasadan astean idatzi genuen bezala, Sakonetako taldeak partida irabazi egin behar zuen sailkapeneko hirugarren postua lortzeko. Nahiz eta La Latina taldea sailkapeneko azken postuetan dagoen, maila honetan ez dago partida errazik….

Estatu mailako gizonezkoen waterpoloko ligak bukatu dira

Asteburu honetan, estatu mailan dabiltzan gizonezkoen hiru talde euskaldunek beraien ligak bukatu dituzte. Emakumezkoei oraindik partida batfalta zaie liga bukatzeko. Azken asteburuko emaitzak alde batera utzita, lau taldeek harro egoteko arrazoiak dituzte. Azken aurreko jaurdunaldian, Leioa WLB taldeak 7-10 emaitzarekin irabazi zion U.E. Horta taldeari. Emaitza honekin, emakumezkoen euskal talde batek sekula lortu duen emaitzik…

Espainiako hirugarren mailako B multzoaren antolatzailea

Espainiako hirugarren mailako B multzoa CN Montjuic taldeak antolatuko du. Beraiekin harremanetan jartzeko ondorengo helbide honetara idatzi behar da: waterpolomontjuic@gmail.com. Multzo honetan, ligako sailkapenari begiraturik, Fortuna KE eta Waterpolo Navarra taldeek hartuko dute parte. EH Ligako sailkatutako beste taldeek A multzoan jokatuko dute, baina multzo honen antolatzailea oraindik erabakitzear dago.

Espainiako 2. mailako emakumezkoen txapelketa – Behin-betiko egutegia

Hona hemen Espainiako 2. mailako 2. multzoko emakumezkoen txapelketako behin-behineko egutegia. Multzo honetan daude aurten espainiako 2. mailan parte hartuko duten euskal talde guztiak. ZONA 2 Grupo A Grupo B Encinas Boadilla-Villalkor WP Chiclana CN Askartza CW Dos Hermanas B Mallorca NC CN Bidasoa XXI CW Colmenar Viejo WP9802B J1    Larunbata 7 14:30. CW Dos…

Oskitz Aguilar eta Markel Alberdi Europako Txapelketara

CD Bidasoa XXI taldeko Oskitz Aguilar eta Markel Alberdi Espainiar selekzioarekin Europako txapelketan parte hartzeko sailkatu dira. Txapelketa hau Maiatzaren 16tik 22ra ospatuko da Londresen. Bi igerilari euskaldunek bertan lortzen dituzten emaitzen arabera, Rio-ko uda honetako Joku Olinpikoetara sailkatzeko aukera izango dute. Beraiekin batera, espainiar selekzioak ondorengo kirolariek osatuko dituzte: Emakumezkoen taldea: Mireia Belmonte (UCAM…

Espainiako 2. mailako emakumezkoen txapelketa – Taldeak

Emakumezkoen igoera mailarako inskripzioak ezagutu ondoren, espainiako lehenengo mailara igotzeko borrokan ibiliko diren taldeak ondorengo multzoetan banatuko dira: A Multzoa: Sta. Eulàlia  (sedea), Martorell, Carthago Miralmonte, Elx , Túria , Coruña y Poseidon. B Multzoa. Encinas Villarco (sedea), Colmenar Viejo , Chiclana , Askartza,  Bidasoa,  WP9802B y  Mallorca. Gure ligako hiru talde arituko dira txapelketa…

Espainiako 2. mailako emakumezkoen txapelketa – Egoitzak

Espainiako 2. mailako emakumezkoen txapelketa bi multzotan banatuko da. Lehenengo multzoaren egoitza bezala Kataluniako Martorell eta Santa Eulalia taldeak aurkeztu dira. Bigarren taldea antolatzeko, Madrilgo Boadilla eta Colmenar Viejo taldeen igerilekuak daude hautatuen artean. Zehazki partidak non jokatuko diren oraindik ez dakigun arren, argi dago lehen taldeko partidak Katalunian eta bigarren taldeko partidak Madrilen izango…

Espainiako Waterpolo Txapelketa – Igoera Maila

Idazki honen bitartez gogorarazten dizuegu Espainiako emakumezkoen 2. mailako txapelketara inskribatzeko epea apirilaren 6an amaitzen dela, RFENek eskatu genuen 4 plazak emango digun ala ez konfirmatzeko dago. Sailkatuko zareten zalatzan bazaudete, aurreinskripzio bat egitea gomendatzen dizuegu. Gizonezkoen 3. Mailako txapelketaren inskripzio epea apirilaren 13an amaitzen da. Egoitza izateko eskaera egin nahi baduzue, egin lehenbailehen.