Tag Archives: Selekzioa

Espainiako txapelketen egoitzak

Gasteizko Lautada Urpolo taldeak gazteen bigarren mailako txapelketa antolatzea lortu du. Espainia mailako txapelketa hau Mendizorrozako igerilekuan jokatuko da 2017ko Uztailaren 2an. Bestealdetik, autonomi erkidegoen arteko haurren mailako espainiako txapelketak (neskena eta mutilena) Madrilen antolatuko dira.

Oskitz Aguilar eta Markel Alberdi Europako Txapelketara

CD Bidasoa XXI taldeko Oskitz Aguilar eta Markel Alberdi Espainiar selekzioarekin Europako txapelketan parte hartzeko sailkatu dira. Txapelketa hau Maiatzaren 16tik 22ra ospatuko da Londresen. Bi igerilari euskaldunek bertan lortzen dituzten emaitzen arabera, Rio-ko uda honetako Joku Olinpikoetara sailkatzeko aukera

Espainiako Haurren Mailako Taldearen Teknifikazioa

Eneko Treviño, Jon Treviño, Ane Arana eta Nerea Mitxelena jokalariak, denak 2002 urtean jaioak, Martxoaren 21 eta 22 bitartean Valladoliden ospatu den Espainiako haurren mailako entrenamenduetarako hautatuak izan dira. Mikel Ogara beraien entrenatzailea ere beraiekin geratu da teknifikazioan.