Espainiako 2. mailako emakumezkoen txapelketa – Egoitzak

Espainiako 2. mailako emakumezkoen txapelketa bi multzotan banatuko da. Lehenengo multzoaren egoitza bezala Kataluniako Martorell eta Santa Eulalia taldeak aurkeztu dira. Bigarren taldea antolatzeko, Madrilgo Boadilla eta Colmenar Viejo taldeen igerilekuak daude hautatuen artean. Zehazki partidak non jokatuko diren oraindik ez dakigun arren, argi dago lehen taldeko partidak Katalunian eta bigarren taldeko partidak Madrilen izango direla.

EH-ko taldeei dagokionez, emakumezkoen mailako laugarren sailkatuak lehenengo taldean hartuko du parte, eta EH ligako lehen hiru sailkatuek ordea 2. taldean hartuko dute parte.