Liga nazionaletara igotzeko fasea

Larunbat honetan waterpoloko liga nazionaletara igotzeko finalak jokatuko dira Madrilgo M-86 igerilekuan, hauetan Bidasoa XXIeko neskak eta Urbat IKEko mutilak parte hartuko dute. RFENek streaming bidez emango ditu partida guztiak.       Topaketa bakoitza ikusteko estekak: 1. MAILAKO EMAKUMEZKOEN IGOERA FASEA: 12,00h CDN Bidasoa XXI – Zodiac CN At.-Barceloneta: https://www.dailymotion.com/video/x7w6wy5 15,30h CW Elx – Mallorca…

Arreta eta telelana federazioan

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.  

EIEF Hauteskundeak

Irailaren 26an, larunbata, hauteskundeak deitu dituzte RFENeko Batzar, Batzorde Delegatu eta Presidentetzarako. Zehazki, atzo argitaratu ziren Hauteskunde-egutegia, Hauteskunde-batzordearen osaera eta errefusatzeko epeak, Estamentuen araberako banaketa, Posta bidezko boto-prozedura eta Gutun-azalen eta boto-txartelen ereduak. Informazio hori RFENen webguneko “Elecciones 2020” atalean edo esteka honetan eskura daiteke.

COVID Protokoloa

Hau da Euskadiko Igeriketa Federazioak bere egutegi ofizialetan jasotako lehiaketetan aplikatuko duen COVID protolokoa. Protokoloa Eranskinak inprimakien atalean argitaratuko dira.

Joan Albella, EIEFko prestakuntza planerako deitua

Joan Albella, FVNko koordinatzaile teknikoa eta Euskal selekzioko hautatzailea, Madrilen egongo da asteburuan, Espainiako Igeriketa Errege Federazioak prestakuntza plan baterako deitu ostean. Ostiral arratsaldean hasiko da saioa eta larunbat eguerdian amaituko da. Bertan, Antonio Aguilar zuzendari teknikoa, Antonio Aparicio koordinatzailea eta Mirko Blazevic entrenatzaile hizlari moduan izango dira. Prestakuntza-plan horretara lurralde-federazioetako beste entrenatzaile batzuk ere…

Emakumezkoen Lehen Mailara eta Gizonezkoen Bigarren Mailara igotzeko faseen ordutegiak

Urriaren 3an egingo dira RFENren Emakumezkoen Lehen Mailara igotzeko eta Emakumezkoen Bigarren Mailara igotzeko Faseak. Txapelketa Madrilgo M-86 igerilekuan izango da eta partida guztiak partida bakarrera jokatuko dira, guztia streaming bidez emango da osorik. Ordutegiak honako hauek izango dira: 10:00: CN Alhambra-EM El Olivar (Gizonezkoak) 12:00: CDN Bidasoa XXI-CN At. Barceloneta (Emakumezkoak) 14:00: CN Ciutat…

Arreta eta telelana federazioan

Irailetik aurrera, astean 3 egunetan arituko gara federazioan bertan eta 2 telelanean . Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izaten jarraitzen du eta posta elektroniko, telefono edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago telelaneko egunak.  

RFEN liga nazionalen zozketa

Gaur RFENren bost Liga Nazionalen egutegi ofizialak zozketatu dira, bai Emakumezkoen eta Gizonezkoen Ohorezko Mailako Premaat Ligak, bai Emakumezkoen Lehen Maila, Gizonezkoen Lehen eta Bigarren Maila eta igoera faseak. Data guztiak osasun pandemiaren bilakaerak baldintzatuta daude. Zozketan honako talde hauek zeuden: Leioa WB emakumezkoak ohorezko mailan, Claret Askartza gizonezkoak lehen mailan, Bidasoa XXI emakumezkoen lehen…

Espainiako SOS txapelketen emaitzak

Durangoko Tabira it klubeko kirolariek Espainiako SOS txapelketetan parte hartu dute, Nojako Ris hondartzan egin diren master, gazte eta junior kategorietan. Master kategorian, Tamara Lleidak urrezko domina lortu zuen 90 sprint proban. Gonzalo Diazek urrezko domina lortu zuen Nadar Surf, Salbamenduko Sky, Carrera con Tabla eta Ocean probetan eta brontzezko domina 90 sprint proban. Gazteen…