WP9802, emakumezkoen EH 2020ko Superkopako txapeldunak

 

WP9802ko neskek irabazi dute emakumezkoen EH 2020 Superkopa, gaur Leioa Waterpolori 9-8 irabazita. Partida Amaya Kirol Hirian izan da, berdintasun handiarekin, partidak iraun duen lau laurdenetan.

Laurden bakoitzaren amaierako emaitzak honako hauek izan dira:

1Q: 2-2

2Q: 4-4

3Q: 8-7

4Q (amaiera): 9-8

Horrela, denboraldi honetako lehen lehiaketa ofiziala bukatutzat ematen da, Euskal Herriko 2020lo Superkopa, CWNavarra gizonezkoen mailan eta WP9802 emakumezkoen mailan irabazle gisa.