EIEF Hauteskundeak

EIEF 2020-2024 Batzar Nagusiko kideak hautatzeko deialdia:

Ostiral honetan, azaroaren 13an, goi mailako teknikarien, epaileen eta arbitroen eta master kirolarien erroldetako Batzar Nagusiko kideen bozketak egingo dira.

Bozketak Euskadiko Federazioaren egoitzan egingo dira, 14:00etatik 20:00etara, eta hautesle bakoitzari mugikortasun-ziurtagiri bat bidaliko zaio, bertaratu ahal izateko.