Zuzenean Youtuben, waterpoloko Final4

Larunbat honetan, otsailaren 12a, Sestaoko Las Llanas igerilekuan ospatuko da gizonezkoen eta emakumezkoen waterpolo kopen Final4. Lehiaketa zuzenean emitituko da gure Youtubeko kanalean, HEMEN duzue esteka. Hauek dira partida guztietarako estekak: 3. ETA 4. POSTUAK,  EMAKUMEZKOEN EH SENIOR KOPA:  https://youtu.be/czQUGFxtHHM 3. ETA 4. POSTUAK,  GIZONEZKOEN EH SENIOR KOPA:  https://youtu.be/knLZ1ncJKTw EMAKUMEZKOEN EH SENIOR KOPA FINALA:  https://youtu.be/sxy8NP-2GYY GIZONEZKOEN EH…

EU NATIONS WATERPOLO CUP

Joan den azaroan EU NATION 2021 txapelketa egin zen Brnon, 2020tik atzeratuta, bai emakumezkoen modalitatean (azaroak 12-14), bai gizonezkoen modalitatean (azaroak 26-28). Gure kluben liga nazionaleko eta liga autonomikoko partidak zirela eta, Euskal Selekzioak ezin izan zuen parte hartu, izena emanda zeuden beste herrialde batzuk bezala. Txapelketa horretan Hegoafrikako selekzioak urrea eskuratu zuen emakumezkoen txapelketan,…

Leioa WLB, 2021eko SUPERKOPAko irabazle

Joan den larunbatean Leioa Waterpolo WLB talde absolutuak irabazi zuen Claret Askartzako igerilekuan ospatutako 2021eko Euskal Herriko emakumezkoen Superkopa. Finalerdietan, irabazleek 16-1 irabazi zioten Urbat IKEri eta etxekoek porrota jaso zuten WP9802 Iruñaren aurka 15-5eko emaitzarekin. Brontzea lortzeko partidan, Claret Askartzak Urbat IKEri irabazi zion 5-11ko emaitzarekin. Azken norgehiagokan, Leioak 15-10eko emaitzarekin gainditu zuen talde…

EUSKAL HERRIKO 2021 SUPERKOPA

Larunbat honetan, irailaren 18a, gizonezkoen Euskal Herriko 2021 Superkopa jokatuko da, eta WP Navarra, Claret Askartza, Eibarko Urbat IKE eta WP Donostia taldeek hartuko dute parte bertan. Finalerdiak honako hauek izango dira: 14:45ean WP Navarra – WP Donostia 16:15ean Claret Askartza – Urbat IKE Finalak, berriz, ordutegi honetan izango dira: 18:45ean 3. eta 4. postua…

EIEFak IKER GONZALEZ deitu du EUROPAKO GAZTE mailako TXAPELKETARAKO

Euskal waterpoloa eta Leioa zorioneko daude. Duela aste batzuk, Miren Urizarren emakumezkoen txapelketarako deialdia aipatu genuen, eta orain gizonezkoen atalean ditugu albisteak. Espainiako Igeriketa Errege Federazioak Iker Gonzalez (Leioa, 2004) deitu du Europako Txapelketako gazteen mailako selekzioko kide izateko. Claret Askartza taldeko jokalariak Maltan jokatuko den Europako Txapelketan parte hartuko du datozen bi asteetan, Javier…

MIREN URIZAR, emakumezkoen GAZTE mailako EUROPAKO TXAPELKETARA

Miren Urizar Leioako Waterpolo taldeko jokalaria deitu du Javi Aznarrek Sibenik (Kroazia) abuztuaren 21etik 29ra bitartean jokatuko den emakumezkoen gazte mailako Europako Txapelketan parte hartzeko. Aznarren deialdia osorik ikus dezakezu eta Urizarrek txapelketa horretan parte hartuko duten 13 taldekideak ezagutu. Europar txapelketa honetan Espainia A multzoan dago, Britainia Handia, Israel, Txekiar Errepublika eta Serbiarekin batera….

EIEFak MIREN URIZAR eta IKER GONZALEZ deitu ditu

Beste behin ere, euskal waterpoloa zorionekoa da. Miren Urizar (Leioa WLB) eta Iker Gonzalez (Claret Askartza), biak jubenil mailakoak, deitu ditu Espainiako Igeriketa Federazioak Bartzelonan eta Madrilen entrenamendu batzuk egiteko, hurrenez hurren. Urizar Sant Cugat del Valleseko CARean egon zen uztailaren amaieran, uztailak 22 eta abuztuak 1aren artean, hainbat klubetako 17 kiderekin batera eta Javi…

Urbat IKEk irabazi du gizonezkoen Espainiako Hirugarren Mailako Txapelketa

Joan den asteburuan hasi dira Espainiako Igeriketa Federazioak antolatutako Espainiako Waterpoloko senior Txapelketak. Vallirana eta WP9802-ren instalazioetan jokatu ziren txapelketak. Hain zuzen ere, azken egoitza horretan, Iruñean, Davide Cerchik zuzentzen duen taldeak irabazi zuen gizonezkoen Hirugarren Mailako Espainiako Txapelketa finalean CN Tres Cantos talde madrildarrari 8-7 irabazita. ZORIONAK URBAT! Txapelketa berean, WP9802 taldeak laugarren postua…

Espainiako Waterpolo Txapelketen hasiera

Asteburu honetan hasiko dira Espainiako Igeriketa Errege Federazioak antolatutako Espainiako Waterpolo Txapelketak, egoitza lanak egingo dituzten klubekin elkarlanean. Gaur, ekainak 24, haur kategoriak inauguratuko du datozen asteburuetan jokatuko den txapelketa sorta. Malagan egingo dute inaugurazioa, Inacua Malagako instalazioetan, Emakumezkoen Espainiako Haurren Txapelketa eta Gizonezkoen Espainiako Haurren Txapelketa batera ospatuz. Txapelketa horrek Estatu osoko 600 kirolari…