Category Archives: Waterpolo

Laugarren postua Brnoko EU NATIONS 2022 txapelketan gizonezkoen Euskal Selekzioarentzat

Waterpoloko gizonezkoen Euskal Selekzioak laugarren postua lortu du EU Nations 2022 nazioarteko txapelketan, LENek antolatua, Brnon (Txekiar Errepublika). Mutilek multzoen fasean debuta egin zuten AEBn (Kaliforniako Estatua) 16-10eko porrotarekin. Kaliforniako taldeak irabazi zuen txapelketa azkenean. Geroago, garaipena lortu zuten Austriaren

Euskal Selekzioak BRONTZEzko domina lortu du Brnon ospatutako EU NATIONS 2022 txapelketan

Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak brontzea irabazi du EU Nations 2022 nazioarteko txapelketan, LENek antolatua, Brnon, Txekiar Errepublikan. Neskek bi garaipen lortu zituzten B multzoaren fasean, Gales eta etxeko selekzioaren aurka, eta galdu egin zuten Ingalaterra Red taldearen aurka. Larunbatean jokatutako

Hasiera bikaina izan du Euskal Selekzioak EU NATIONS 2022 txapelketan

Euskal Selekzioko neskek atzoko jardunaldian ekin zioten nazioarteko txapelketa honi, jokatutako bi partidetan bi garaipen lortuz. EU NATIONS 2022 CUP txapelketa, LENek antolatua, Brnon jokatzen ari da egun hauetan, Za Lužankami igerilekuan. Imanol Maizak eta Gorka Sanchezek gidatutako taldeak Galesi

Emakumezkoen Euskal Selekzioak debuta egingo du 2022ko EU Nation Txapelketan

Emakumezkoen Euskal Selekzioak debuta egingo du gaur goizean (11: 40ean) Galesko selekzioaren aurka EU Nations 2022 Txapelketan. Brnon (Txekiar Errepublika) ospatuko den txapelketak 8 selekzio bilduko ditu hurrengo 3 egunetan urrea lortzeko. Euskal Selekzioarekin batera, Ingalaterra, Txekiar Errepublika, Gales, Austria,

Zuzenean Youtuben, waterpoloko Final4

Larunbat honetan, otsailaren 12a, Sestaoko Las Llanas igerilekuan ospatuko da gizonezkoen eta emakumezkoen waterpolo kopen Final4. Lehiaketa zuzenean emitituko da gure Youtubeko kanalean, HEMEN duzue esteka. Hauek dira partida guztietarako estekak: 3. ETA 4. POSTUAK,  EMAKUMEZKOEN EH SENIOR KOPA:  https://youtu.be/czQUGFxtHHM 3. ETA

EU NATIONS WATERPOLO CUP

Joan den azaroan EU NATION 2021 txapelketa egin zen Brnon, 2020tik atzeratuta, bai emakumezkoen modalitatean (azaroak 12-14), bai gizonezkoen modalitatean (azaroak 26-28). Gure kluben liga nazionaleko eta liga autonomikoko partidak zirela eta, Euskal Selekzioak ezin izan zuen parte hartu, izena

Leioa WLB, 2021eko SUPERKOPAko irabazle

Joan den larunbatean Leioa Waterpolo WLB talde absolutuak irabazi zuen Claret Askartzako igerilekuan ospatutako 2021eko Euskal Herriko emakumezkoen Superkopa. Finalerdietan, irabazleek 16-1 irabazi zioten Urbat IKEri eta etxekoek porrota jaso zuten WP9802 Iruñaren aurka 15-5eko emaitzarekin. Brontzea lortzeko partidan, Claret

EUSKAL HERRIKO 2021 SUPERKOPA

Larunbat honetan, irailaren 18a, gizonezkoen Euskal Herriko 2021 Superkopa jokatuko da, eta WP Navarra, Claret Askartza, Eibarko Urbat IKE eta WP Donostia taldeek hartuko dute parte bertan. Finalerdiak honako hauek izango dira: 14:45ean WP Navarra – WP Donostia 16:15ean Claret

EIEFak IKER GONZALEZ deitu du EUROPAKO GAZTE mailako TXAPELKETARAKO

Euskal waterpoloa eta Leioa zorioneko daude. Duela aste batzuk, Miren Urizarren emakumezkoen txapelketarako deialdia aipatu genuen, eta orain gizonezkoen atalean ditugu albisteak. Espainiako Igeriketa Errege Federazioak Iker Gonzalez (Leioa, 2004) deitu du Europako Txapelketako gazteen mailako selekzioko kide izateko. Claret

MIREN URIZAR, emakumezkoen GAZTE mailako EUROPAKO TXAPELKETARA

Miren Urizar Leioako Waterpolo taldeko jokalaria deitu du Javi Aznarrek Sibenik (Kroazia) abuztuaren 21etik 29ra bitartean jokatuko den emakumezkoen gazte mailako Europako Txapelketan parte hartzeko. Aznarren deialdia osorik ikus dezakezu eta Urizarrek txapelketa horretan parte hartuko duten 13 taldekideak ezagutu.