Urbat IKE gizonezkoen Bigarren Maila nazionaleko taldea da

Igoera Eibarko taldearentzat! Taldeak liga nazionalera igotzea ziurtatu du igande honetan, Mallorcan, Conectabalear Mallorca WPC 13-15 mendean hartuta.
Igoera faseko lehen proban, Urbatek garaipena lortu zuen Vigoren aurka jokatutako bi partidetan. Etxetik kanpo 2-21 irabazi zuen, eta gauza bera egin zuen etxean, 17-8ko emaitzarekin. Finalean ere, Balear Uharteen aurka, garaipena lortu du bere bi partidetan, etxean lehenengo irabazita (24-10) eta igande honetan etxetik kanpo irabazita (13-15).
Hortaz, hurrengo denboraldian beste Euskal klub bat izango dugu maila nazionalean.
Zorionak, Urbat!
Argazkia: Urbat IKE. Igoera ospatzen.