MIKEL BILDOSOLAK Kataluniako Igeriketa master txapelketan MUNDUKO ERREKOR BAT ETA EUROPAKO BI ERREKOR ezarri ditu

Gainera, Swim Camp Getxok Espainiako 2 errekor gainditu ditu Mikel Bildosola, Edorta de Miguel, Beñat Elorriaga eta Markel Brouard laukotearekin.

Aparta Swim Camp Getxoren espedizioak Kataluniako lurretan ekainaren 3ko eta 4ko asteburuan bildu duena. Bartzelonako Club Esportiu Mediterrani-ko 50 metroko igerilekuan ospatutako Catalunya Master Txapelketaren barruan, getxoztarrek 6 errekor berri ezarri dituzte guztira.

Mikel Bildosolak irabazi zuen Txapelketako igerilari onenaren saria, 50 libreko Munduko Errekorra (40-44 urte) gainditu ondoren, 23”14-ko markarekin. Gainera, bere mailako 100 libreko Europako Errekorra hautsi zuen birritan, 4×100 libreko erreleboko lehen postan 52”16-ko denborarekin eta banakako proban 51”70 eginda.

Hori gutxi balitz, Edorta de Miguelek Espainiako Errekor berria ezarri zuen, 45-49 urte artekoa, 50 bizkarreko proban, 28”06-ko denborarekin.

Swim Camp Getxok pastelari ginga jarri zion 4×50 libreko eta 4×100 libreko erreleboetan Espainiako Errekor berriak ezarriz, biak 160-199 urteko kategorian, Mikel Bildosola, Edorta de Miguel, Beñat Elorriaga eta Markel Brouardek osatutako laukotearekin.

Albistea: Ibon Arregi
Nabarmendutako argazkia: Mikel Bildosola kanpaia jotzen
Taldeko argazkia: SCG Catalunya Master