MIREN URIZAR, emakumezkoen GAZTE mailako EUROPAKO TXAPELKETARA

Miren Urizar Leioako Waterpolo taldeko jokalaria deitu du Javi Aznarrek Sibenik (Kroazia) abuztuaren 21etik 29ra bitartean jokatuko den emakumezkoen gazte mailako Europako Txapelketan parte hartzeko.

Aznarren deialdia osorik ikus dezakezu eta Urizarrek txapelketa horretan parte hartuko duten 13 taldekideak ezagutu.

Europar txapelketa honetan Espainia A multzoan dago, Britainia Handia, Israel, Txekiar Errepublika eta Serbiarekin batera. Selekzioak bere debuta egingo du azken selekzio horren aurka, hilaren 22an, igandean, 21:00etan.

ZORIONAK MIREN!