EIEFak MIREN URIZAR eta IKER GONZALEZ deitu ditu

Beste behin ere, euskal waterpoloa zorionekoa da. Miren Urizar (Leioa WLB) eta Iker Gonzalez (Claret Askartza), biak jubenil mailakoak, deitu ditu Espainiako Igeriketa Federazioak Bartzelonan eta Madrilen entrenamendu batzuk egiteko, hurrenez hurren.

Urizar Sant Cugat del Valleseko CARean egon zen uztailaren amaieran, uztailak 22 eta abuztuak 1aren artean, hainbat klubetako 17 kiderekin batera eta Javi Aznar eta Carla Fargasen agindupean. Gainera, abuztuaren 1etik 19ra Madrilen egongo da baita ere beste entrenamendu batzuetan.

Bestalde, Gonzalez Madrilgo CAR egoitzan dago egun hauetan, abuztuaren 9tik 20ra, 15 kiderekin eta Javier Sanchez-Toril eta Alejandro Oses hautatzaile eta entrenatzailearekin batera.

ZORIONAK MIREN! ZORIONAK IKER!

Hemen kontsulta dezakezu emakumeen deialdia

Hemen kontsulta dezakezu emakumeen bigarren deialdia

Hemen kontsulta dezakezu gizonezkoen deialdia