Leioa WLB, 2021eko SUPERKOPAko irabazle

Joan den larunbatean Leioa Waterpolo WLB talde absolutuak irabazi zuen Claret Askartzako igerilekuan ospatutako 2021eko Euskal Herriko emakumezkoen Superkopa.

Finalerdietan, irabazleek 16-1 irabazi zioten Urbat IKEri eta etxekoek porrota jaso zuten WP9802 Iruñaren aurka 15-5eko emaitzarekin.

Brontzea lortzeko partidan, Claret Askartzak Urbat IKEri irabazi zion 5-11ko emaitzarekin. Azken norgehiagokan, Leioak 15-10eko emaitzarekin gainditu zuen talde nafarra.

Zorionak, Leioa WLB!