NAHIA GARRIDO, MEDITERRANEO KOPAra bidaiatzeko prest.

Nahia Garrido (Tolosaldea IKT) igerilaria urriaren 13an joango da Belgradera, haurren talde nazionalarekin, urriaren 15etik 17ra Mediterraneoko Kopa jokatzeko. Zehazki, 2007ko kirolariak 200 bizkarreko eta 100 bizkarreko probak jokatuko ditu ostiralean eta larunbatean.

Guztira, talde nazionala Klub desberdinetako 9 emakumezko igerilarik eta 10 gizonezko igerilarik osatuko dute.

Nahiarekin batera, Joseba Zubeldia Tolosaldea IKT taldeko teknikaria ere joango da Serbiara, Jose Rivera, Marc Tribulietx eta Fernando Godoyrekin batera. Jordi Valls, berriz, talde nazionaleko medikua izango da.

RFENen deialdi osoa ikus dezakezu.

Zorte on Nahia eta Joseba!