Espainiako 3. maila – Bidasoa XXI finaletik gertu

Godella eta Montjuicen espainiako 3. mailako txapelketak ospatu ziren pasadan asteburuan. Bertan, gure ligako talde ugarik hartu zuten parte. Igoera lortzeko hurbilen egon zena WP9802 taldea izan zen. Iruñeako taldea finalera heldu zen, nahiz eta bertan CW Castelloren aurka galdu zuten. Gure autonomi erkidegoko taldeei begira, Bidasoa XXI izan zen txapelketa onena egin zuena. Nahiz…

Euskal Herriak penaltietan galdu zuen Portugalen aurka

Mendizorroza igerilekuko harmailak betea zituen partida eder batetan, Euskal Herriak penaltietan galdu zuen Portugalen aurka. Etxeko taldeak partida ezinhobe hasi zuen, nahi zuten erritmoan jokatzen eta Portugaldarren kontraerasoak ondo geldituz. Arerioa ondo aztertu zuen Euskal Herriko entrenatzailea den Joan Albellak, eta bazekien portugesak oso indartsuak zirela kontraerasoetan. Bigarren laurdena berdinduagoa izan zen. Nahiz eta euskaldunak…

Donsotia – Waterpoloko teknikaria prestatzeko ikastaroa

Euskadiko Igeriketa Federazioak eta Euskadiko Entrenatzaile Eskolak antolatutako ikastaro hau waterpolo jardueraren inguruko oinarrizko kontzeptuak argitzeko, maila absolutuaren azpitik dauden kategorietatik waterpolo kluba egituratzen laguntzeko eta denboraldia planifikatzeko materiala eskaintzeko hala nola entrenamendu saio bakoitza hobeto garau ahal izateko erabilgarria da. Klase teorikoak: Ostirala, maiatzak 27, 17:15etatik 21:15etara Larunbata, maiatzak 28, 09:30etatik 13:30etara eta 18:00etatik…

Urbat taldea lehenengo mailan mantenduko da

Emakumezkoen waterpoloan izandako arrakastaz gain, pasadan asteburuak Eibarrera ere berri onak eraman zituen. Bertan, etxeko taldeak Santoñaren aurka jokatu zuen EH ligako lehenengo mailan mantentzeko asmoz. Pasadan astean 13-7 irabazi izanak esperantza ematen zien arren, inork ez zuen espero partidak izan zuen amaiera. Davideren gizonek garaipen erraza lortu zuten, hasieratik amaieraraino markagailuan aginduz 21-10 irabazi…

Askartza eta Bidasoa ikaragarri igoera fasean

Askartza eta Bidasoa Madrilen egon ziren ostiralean hasi eta igandean bukatu zen emakumezkoen estatuko lehenengo mailarako igoerako fasean. Nahiz eta igoera ez zuten lortu, talde biek erakustaldi itzela eman zuten. Bai beraiek, eta baita gure ligako beste taldeak ere, WP9802 B taldeak, txapelketako semifinaletara sailkatzea lortu zuten. Dudarik gabe, Askartzako neskak dira zoriontsu egoteko arrazoi…

Leioa WLB hirugarrenak estatuko 1. mailan

Asteburu honek euskal emakumezkoen waterpoloarentzat berri on asko eman dizkigu. Larunbatean Leioa WLB taldeak ligako azken partida jokatu zuen, madrilgo La Latina taldearen aurka. Pasadan astean idatzi genuen bezala, Sakonetako taldeak partida irabazi egin behar zuen sailkapeneko hirugarren postua lortzeko. Nahiz eta La Latina taldea sailkapeneko azken postuetan dagoen, maila honetan ez dago partida errazik….

Euskal Herria – Portugal. Portugaldarren deialdia.

Fernando Leitek ondorengo 15 jokalariak deitu ditu Portugaleko selekzioak Euskal Herritik egingo duen biran parte hartzeko. Carlos Gomes João Leite Maxim Secrieru Miguel Mariani Nicolay Yanochko Nuno Marques Pedro Sousa Ricardo Ferreira Ricardo Teixeira Ricardo Sousa Rui Moreira Rui Ramos Salvador Lopes Tiago Costa Tiago Paraty Gure selekzioaren aurka neurtzeko 2 jokalari deialditik kanpo utzi…

EH Ligako behin betiko sailkapena

Play-offen emaitzak aztertu ondoren, emakumezkoen EH ligaren bukaerako sailkapena ondorengoa da: 1 Askartza 2 Lautada UP 3 Bidasoa XXI 4 CW 9802 B 5 CW Santoña 6 Larraina 7 Leioa WLB 8 CW 9802 C 9 CD Bilbao 10 CNW Sestao 11 WP Castellae 12 Getxo IW Probintzia guztietako taldeen artean berdintasuna nabarmena izan da….

Estatu mailako gizonezkoen waterpoloko ligak bukatu dira

Asteburu honetan, estatu mailan dabiltzan gizonezkoen hiru talde euskaldunek beraien ligak bukatu dituzte. Emakumezkoei oraindik partida batfalta zaie liga bukatzeko. Azken asteburuko emaitzak alde batera utzita, lau taldeek harro egoteko arrazoiak dituzte. Azken aurreko jaurdunaldian, Leioa WLB taldeak 7-10 emaitzarekin irabazi zion U.E. Horta taldeari. Emaitza honekin, emakumezkoen euskal talde batek sekula lortu duen emaitzik…

Askartza emakumezkoen EH ligako txapeldunak!

Pasadan ostiral gauean Askartzako igerilekuan emozioz beteriko partida bat jokatu zen. Etxeko taldeak Euskal Herriko txapelketa lortu zuen play-off txapelketako bigarren partidan, Lautada taldeari 6-5 irabazi ondoren. Galdu arren Gasteiztarrak oso partida ona jokatu zuten. Bi taldeek izandako aukerek, eta markagailuan zegoen berdintasunak askartzako harmaila zaratatsuak emozioz bete zituzten, baina azkenean Askartzako neskek garaipena lortu…