Euskal Herriak Portugalen aurka galdu zuen estreinaldian
Euskal Herriak Portugalen aurka 12-6 galdu du Algarvean ospatzen dabilen «City of Loulé» txapelketa internazionalean.
Gure mutilak ezinhobeto hasi dute partida, lehenengo laurdena 3-4 irabaziz. Xabi Orozko kapitaina izan da laurden honetako jokalari onena, gol bat sartu eta bi kanporaketa lortuz.
Hurrengo laurdenak antzera jarraitu du, talde bien joku bikainarekin. Une batez euskaldunek aurreratzeko aukera izan zuten baina portugesak ez dira guztiz lokartu. Pedro Sousa, Portugalko ligan golegile nagusia, izan da etxeko taldeko jokalari onena. Berari esker bigarren laurdena 6-5 bukatu da.
Partidaren erditik aurrera, jokoa guztiz aldatu da eta Portugaldarrek beraien egoera fisiko hobea erakutsi dute. Kontraeraso bizkor ugarirekin, eta Nicolai Yanochenko atezainaren geldiketa onei esker azken bi laurdenetan Euskal Herriko selekzioak ez du zer eginik izan.
Partida 12-6 bukatu da. Euskal Herria, Joan Albella entrenatzailearen hitzetan «gogor aritu nafarroako jokalaririk ez zuen eta lehenbizikoz jolasten zuten talde gazte batekin».
Txapelketako bigarren partidan Euskal Herriak Marruekosko selekzioa gainditu du 18-3.