Gizonezkoen liga bukatzear dago

Selekzioaren partida zirraragarriaren ondoren, bueltan ditugu asteburu honetan gizonezkoen EH ligako play-offak. Duela bi aste Askartza B taldeak WP9802ren aurka lortu zuen garaipenaren ondoren, eskumaldekoek txapelketa irabazteko aukera ezinhobea izango dute asteburu honetan.

Nafarrak ordea, azken partidako emaitza alde batera utzirik (Askartzak 15-7 irabazi zuen), etxean borrokatu dute finala hirugarren partidaraino luzatzeko asmoz. Play-offen aurretik WP9802 taldeak Askartzaren aurka jokatutako partida biak irabazi zituzten, beraz larunbat honetan Joanen mutilek ez dute erraz irabazterik izango.

Asteburuko beste partiden artean gazteen mailako play-off txapelketa da agian garrantzitsuena, nahiz eta izatez espainiako igoera mailarako sailkapena liga erregularrean dagoen jokoan. Bertan, Askartzak azken partidan CW Navarra taldeari 10-8 irabazita gazte mailako espainiako txapelketan jolasteko aukera lortu zuen.

Honetaz gain, kadete eta haurren partida ugari jokatuko dira, eta baita emakumezkoen gazte mailako partida bat ere, Bidasoa XXI eta Leioa WLB taldeen artean.

Guztira 19 partida izango ditugu, gaur hasi eta iganderarte, waterpoloa maite duten pertsonek disfruta dezaten.

 

Argazkia Josu Fernandezek ateratakoa da