Waterpoloa martxan jarri da!

EH Ligako lehenengo maila iada pasadan astean hasi zen, eta asteburu honetan emakumezkoen lehen maila eta gizonezkoen bigarren maila hasiko dira. Lehenengo jaurdunaldiko bi partida politenak derbiak izan ziren. Napartarren artean ospatutako partidan, CW 9802 taldeak WP Navarra bi goleko aldeagatik gainditu zuen. UPNA-ko igerilekuan ospatutako partidan zaleak urduri egon ziren hasieratik amaiareraino, baina azkenean…

Espainiako 3. maila – Bidasoa XXI finaletik gertu

Godella eta Montjuicen espainiako 3. mailako txapelketak ospatu ziren pasadan asteburuan. Bertan, gure ligako talde ugarik hartu zuten parte. Igoera lortzeko hurbilen egon zena WP9802 taldea izan zen. Iruñeako taldea finalera heldu zen, nahiz eta bertan CW Castelloren aurka galdu zuten. Gure autonomi erkidegoko taldeei begira, Bidasoa XXI izan zen txapelketa onena egin zuena. Nahiz…

Urbat taldea lehenengo mailan mantenduko da

Emakumezkoen waterpoloan izandako arrakastaz gain, pasadan asteburuak Eibarrera ere berri onak eraman zituen. Bertan, etxeko taldeak Santoñaren aurka jokatu zuen EH ligako lehenengo mailan mantentzeko asmoz. Pasadan astean 13-7 irabazi izanak esperantza ematen zien arren, inork ez zuen espero partidak izan zuen amaiera. Davideren gizonek garaipen erraza lortu zuten, hasieratik amaieraraino markagailuan aginduz 21-10 irabazi…

Askartza eta Bidasoa ikaragarri igoera fasean

Askartza eta Bidasoa Madrilen egon ziren ostiralean hasi eta igandean bukatu zen emakumezkoen estatuko lehenengo mailarako igoerako fasean. Nahiz eta igoera ez zuten lortu, talde biek erakustaldi itzela eman zuten. Bai beraiek, eta baita gure ligako beste taldeak ere, WP9802 B taldeak, txapelketako semifinaletara sailkatzea lortu zuten. Dudarik gabe, Askartzako neskak dira zoriontsu egoteko arrazoi…