Espainiako 3. maila – Bidasoa XXI finaletik gertu

Godella eta Montjuicen espainiako 3. mailako txapelketak ospatu ziren pasadan asteburuan. Bertan, gure ligako talde ugarik hartu zuten parte. Igoera lortzeko hurbilen egon zena WP9802 taldea izan zen. Iruñeako taldea finalera heldu zen, nahiz eta bertan CW Castelloren aurka galdu zuten. Gure autonomi erkidegoko taldeei begira, Bidasoa XXI izan zen txapelketa onena egin zuena. Nahiz…

Urbat taldea lehenengo mailan mantenduko da

Emakumezkoen waterpoloan izandako arrakastaz gain, pasadan asteburuak Eibarrera ere berri onak eraman zituen. Bertan, etxeko taldeak Santoñaren aurka jokatu zuen EH ligako lehenengo mailan mantentzeko asmoz. Pasadan astean 13-7 irabazi izanak esperantza ematen zien arren, inork ez zuen espero partidak izan zuen amaiera. Davideren gizonek garaipen erraza lortu zuten, hasieratik amaieraraino markagailuan aginduz 21-10 irabazi…

Askartza eta Bidasoa ikaragarri igoera fasean

Askartza eta Bidasoa Madrilen egon ziren ostiralean hasi eta igandean bukatu zen emakumezkoen estatuko lehenengo mailarako igoerako fasean. Nahiz eta igoera ez zuten lortu, talde biek erakustaldi itzela eman zuten. Bai beraiek, eta baita gure ligako beste taldeak ere, WP9802 B taldeak, txapelketako semifinaletara sailkatzea lortu zuten. Dudarik gabe, Askartzako neskak dira zoriontsu egoteko arrazoi…

EH-ko Gizonezkoen 1. Maila gori gori dago

Pasadan astean jokatutako partiden ondoren, EH-ko gizonezkoen 1. maila inoiz baino zirraragarriago dago. Asteburu honetan azken jaurdunaldia jokatuko da, eta bertan bai lehenengo postua eta baita azkenengoa ere erabakiko dira. J. Etxekoa Kanpokoa Data Ordua Liga Igerilekua 18 C.W. 9802 Fortuna KE 09-04-2016 19:30 Gizonezkoen EH 1. maila UPNA 18 Eibarko Urbat I.K.E Bidasoa XXI…

Espainiako Waterpolo Txapelketa – Igoera Maila

Idazki honen bitartez gogorarazten dizuegu Espainiako emakumezkoen 2. mailako txapelketara inskribatzeko epea apirilaren 6an amaitzen dela, RFENek eskatu genuen 4 plazak emango digun ala ez konfirmatzeko dago. Sailkatuko zareten zalatzan bazaudete, aurreinskripzio bat egitea gomendatzen dizuegu. Gizonezkoen 3. Mailako txapelketaren inskripzio epea apirilaren 13an amaitzen da. Egoitza izateko eskaera egin nahi baduzue, egin lehenbailehen.

Espainiako 3. mailako txapelketaren zozketa

Ospatu da Espainiako 3. mailako txapelketaren zozketa: Lehenengo taldea: 3 leku balentziako taldeentzat 2 leku EHko lehenengo bi taldeentzat Leku bat murtziako taldeentzat Leku bat EHko 5. sailkatuarentzat Bigarren taldea: 3 leku Kataluniako taldeentzat 2 leku galiziako taldeentzat Leku bat Gaztela-Mantxako taldeentzat 2 leku EH-ko 3. eta 4. sailkatuentzat Hirugarren taldea: 2 leku madrilgo taldeentzat…