URBAT IKE, Waterpoloko gizonezkoen EH-ko Senior Ligako IRABAZLEA

Urbat IKEk irabazi du Waterpoloko gizonezkoen EH Senior Liga WP Donostia, Claret Askartza B, Getxo IW eta WP 9802 taldeen aurka, 1-4 postuak erabakitzeko Play Offa irabazi ostean. Horrela, talde eibartarrak liga titulua eskuratu du hirugarren urtez jarraian (2019, 2020 eta 2021), eta horri Euskal Herria Kopako azken hiru tituluak gehitu behar zaizkio, guztira 6…

Emakumezkoen kadete eta gizonezkoen jubenil ligak amaierara iritsi dira

Aste honetan amaitu dira 2020-2021 denboraldiko gizonezkoen kadete eta jubenil ligak, eta Claret Askartzaren taldeak bi ligak irabazi ditu. Batetik, emakumezkoen Kadete Ligan, Claret Askartza podiumaren goialdean geratu da, hiru partida irabazi eta bat galduta. Bigarren postuan Leioa WLB B dago, 2 garaipen eta 2 porrotekin. Podiuma osatu du Larraina nafarrak, garaipen batekin eta hiru…

EIEFak Waterpolo Txapelketen egoitzak aditzera eman ditu

Espainiako Igeriketa Errege Federazioak dagoeneko zehaztu du zein izango diren uda honetan ekainean eta uztailean egingo diren txapelketen egoitzak. Haurren Kluben arteko txapelketatik hasita, hauek dira txapelketak egingo diren datak eta tokiak (maila txikienetik handienera ordenatuta): Gizonezkoen eta emakumezkoen haur mailako txapelketa: Inacua Málaga (2021/06/24tik 2021/06/27ra). Gizonezkoen kadete mailako txapelketa: Elx (2021/07/22tik 2021/07/25era). Emakumezkoen kadete mailako…

Claret Askartzak igoera fasea jokatuko du emakumezkoen EH Ligako 1. fasea irabazi ostean

Claret Askartzak Espainiako Igeriketa Errege Federazioak antolatutako igoera fasea jokatuko du, sailkapeneko lehen postuan bukatu ostean. Pasa den asteburuan, klaretar neskek lehen faseari amaiera eman zioten Bidasoa XXI taldeari etxean irabazita (8-4). Fase honetan garaipen ugari lortu ondoren, Isusko Arias eta Javi Cortesen jokalariek 27 punturekin bukatu dute, Urbat IKE 22 punturekin eta Bidasoa XXI…

CW Donostia, gizonezkoen EH Ligako 1go fasearen irabazle. Liga nazionalerako igoera jokatuko du

Joan den asteburuan gizonezkoen senior mailako Euskal Herriko Ligako 1go faseko txapeldun izendatu zen CW Donostia, Paco Yoldin Getxo IWren aurkako partida 8-7 irabazi ostean. Horrela, lehen postu honekin, Sergi Perezek zuzentzen dituen jokalariak Espainiako Igeriketa Errege-Federazioak antolatutako liga nazionaleko igoera fasera joango dira. Txapelketa horretan 8 taldek parte hartuko dute, lau taldeko bi multzotan…

RFENeko kontzentrazioak igeriketa eta waterpolo modalitatean

Joan den astean, igeriketa eta waterpolo modalitateetako hiru kontzentrazio egin ditu Espainiako Igeriketa Federazioak. Igeriketari dagokionez, Nahia Garrido (igerilaria) eta Joseba Zubeldia (entrenatzailea) Malagan izan dira, prestaketa orokorreko Haur Kontzentrazioan, Malagan. 23 kirolarik oso kontzentrazio emankorra izan zuten, eta Santiago Veiga RFENeko Gazte Taldeen arduraduna arduratu zen horretaz. Waterpolo modalitatean bi kontzentrazio ezberdin egin dira:…

Claret Askartza eta Urbat IKE, Waterpolo Kopako txapeldun

Pasa den asteburuan amaitu zen Euskal Federazioaren lehen txapelketa ofiziala waterpoloari dagokionez. Claret Askartza, emakumezkoen atalean, eta Urbat IKE, gizonezkoen mailan, Waterpolo Kopako irabazleak izan ziren. Txapelketa azaroan hasi zen, eta gaur egungo baldintzak gorabehera jokatu ahal izan da, federazioaren, kluben eta parte-hartzaileen lankidetzari eta elkarlanari esker. Urte berriaren sarrerarekin batera, aurtengo Euskal Herria Liga…