URBAT IKE, Waterpoloko gizonezkoen EH-ko Senior Ligako IRABAZLEA

Urbat IKEk irabazi du Waterpoloko gizonezkoen EH Senior Liga WP Donostia, Claret Askartza B, Getxo IW eta WP 9802 taldeen aurka, 1-4 postuak erabakitzeko Play Offa irabazi ostean.

Horrela, talde eibartarrak liga titulua eskuratu du hirugarren urtez jarraian (2019, 2020 eta 2021), eta horri Euskal Herria Kopako azken hiru tituluak gehitu behar zaizkio, guztira 6 titulu irabaziz azken hiru urteetan.

ZORIONAK URBAT!