EIEFak Waterpolo Txapelketen egoitzak aditzera eman ditu

Espainiako Igeriketa Errege Federazioak dagoeneko zehaztu du zein izango diren uda honetan ekainean eta uztailean egingo diren txapelketen egoitzak. Haurren Kluben arteko txapelketatik hasita, hauek dira txapelketak egingo diren datak eta tokiak (maila txikienetik handienera ordenatuta):

Gizonezkoen eta emakumezkoen haur mailako txapelketa: Inacua Málaga (2021/06/24tik 2021/06/27ra).

Gizonezkoen kadete mailako txapelketa: Elx (2021/07/22tik 2021/07/25era).

Emakumezkoen kadete mailako txapelketa: dos Hermanas, Sevilla (2021/07/08tik 2021/07/11ra).

2. mailako gizonezkoen gazte mailako txapelketa: Murtzia (2021/07/01etik 2021/07/04ra).

1go mailako gizonezkoen gazte mailako txapelketa: Nova Escullera, Bartzelona (2021/07/15etik 2021/07/18ra).

Emakumezkoen gazte mailako txapelketa: Sabadell (2021/07/15etik 2021/07/18ra).