SOS zirkuituko lehen jardunaldia
Igande honetan, azaroaren 22an, denboraldiko Salbamendu eta Sorospen zirkuituaren lehen jardunaldia ospatuko da Durangon. Izen-emateen zerrenda Emaitzak
Igande honetan, azaroaren 22an, denboraldiko Salbamendu eta Sorospen zirkuituaren lehen jardunaldia ospatuko da Durangon. Izen-emateen zerrenda Emaitzak
EIEF 2020-2024 Batzar Nagusiko kideak hautatzeko deialdia: Ostiral honetan, azaroaren 13an, goi mailako teknikarien, epaileen eta arbitroen eta master kirolarien erroldetako Batzar Nagusiko kideen bozketak egingo dira. Bozketak Euskadiko Federazioaren egoitzan egingo dira, 14:00etatik 20:00etara, eta hautesle bakoitzari mugikortasun-ziurtagiri bat bidaliko zaio, bertaratu ahal izateko.
Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.
WP9802ko neskek irabazi dute emakumezkoen EH 2020 Superkopa, gaur Leioa Waterpolori 9-8 irabazita. Partida Amaya Kirol Hirian izan da, berdintasun handiarekin, partidak iraun duen lau laurdenetan. Laurden bakoitzaren amaierako emaitzak honako hauek izan dira: 1Q: 2-2 2Q: 4-4 3Q: 8-7 4Q (amaiera): 9-8 Horrela, denboraldi honetako lehen lehiaketa ofiziala bukatutzat ematen da, Euskal Herriko…
Atzo jokatu zen Amaya Kirol Hirian denboraldi berriko lehen partida ofiziala, COVID19k eragindako etenaldiaren ostean. Gizonezkoen EH 2020 Superkopako finalean CWNavarra eta Claret Askartza izan ziren aurrez aurre. Garaipena eta titulua etxeko taldearentzat izan ziren. Partidaren emaitza 13-6 izan zen, bi laurden parean ibili ostean. Hirugarrenetik aurrera, etxekoak gehiago izan ziren eta aldea handitu zuten….
Bi aste hauetan Nafarroan burutuko da 2020-2021 denboraldiko gizonezko eta emakumezkoen Euskal Herriko Superkopa. COVID19-ren ondorioz sortu den egoera dela eta, oraingoan txapelketako finalak zuzenean jokatuko dira. Larunbat honetan, urriak 10, CW Navarra eta Claret Askartzako mutilen txanda izango da. Partida Amaya Kirol Hirian (Iruñea) jokatuko da, arratsaldeko 18: 00etan. Datorren astean, urriaren 17an, emakumezkoen…
Hurrengo estekan asteburu honetan jokatu diren waterpolo faseetako partida guztiak daude. Partiduak
Larunbat honetan waterpoloko liga nazionaletara igotzeko finalak jokatuko dira Madrilgo M-86 igerilekuan, hauetan Bidasoa XXIeko neskak eta Urbat IKEko mutilak parte hartuko dute. RFENek streaming bidez emango ditu partida guztiak. Topaketa bakoitza ikusteko estekak: 1. MAILAKO EMAKUMEZKOEN IGOERA FASEA: 12,00h CDN Bidasoa XXI – Zodiac CN At.-Barceloneta: https://www.dailymotion.com/video/x7w6wy5 15,30h CW Elx – Mallorca…
Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.
Irailaren 26an, larunbata, hauteskundeak deitu dituzte RFENeko Batzar, Batzorde Delegatu eta Presidentetzarako. Zehazki, atzo argitaratu ziren Hauteskunde-egutegia, Hauteskunde-batzordearen osaera eta errefusatzeko epeak, Estamentuen araberako banaketa, Posta bidezko boto-prozedura eta Gutun-azalen eta boto-txartelen ereduak. Informazio hori RFENen webguneko “Elecciones 2020” atalean edo esteka honetan eskura daiteke.