«City of Loule» waterpolo txapelketa

Uztailak 15, 16 eta 17an Algarvean «City of Loule» izeneko waterpolo txapelketa ospatuko da. Bertan Euskal Herriko selekzioak WP Malaga, Marruekos eta Portugalen aurka parte hartuko du. Hasiera batean Austriako selekzioak hartuko zuen parte txapelketan baina azkenean ezin izan dute etorri eta beraien ordez Andaluziako taldea etorri da.

Txapelketako ordutegiak ondorengoak izango dira:

Uztailak 15, ostirala
18:00. Malaga vs Marruekos
19:30. Portugal vs Euskal Herria

Uztailak 16, larunbata
10:00. Euskal Herria vs Marruekos
11:30. Portugal vs Malaga

18:00. Malaga vs Euskal Herria
19:30. Portugal vs Marruekos

Uztailak 17, igandea
10:00. 3 vs 4
11:30. 1 vs 2

13:00. Sari banaketa
14:00. Denen arteko bazkaria