Mare Nostrum Bartzelonako emaitzak

Canet-en ospatutako txapelketako emaitzak oraindik ez dira publikatu, baina baditugu iada Bartzelonan ospatutako lasterketenak ondorengo estekan: http://www.natacio.cat/cat/arxiu/veure/2900 Aipamen berezia merezi dute David Juiz eta Mikel Bildosolak. Lehenengoa tximeleta estiloko 50m-tako lasterketako B finalera sailkatu zen Canet-en. Mikel ere B final batetarako sailkatu zen Bartzelonan, estilo libreko 50m-tako finalerako hain zuzen ere. Zorionak biei, eta selekzioa…

2016ko Euskal Herriko Udako Junior eta Absolutu Txapelketa – Informazioa

Ekainak 25-26 asteburuan Mendizorrozan Euskal Herriko Udako Junior eta Absolutu Txapelketak ospatuko dira. Hemen duzue txapelketa hauen bideoa. https://youtu.be/O1FyvL8lFzI   Bi egunetako bazkariei buruzko informazioa era badago: Kirolarien Menua – Lehen aukera Kirolarien Menua – Bigarren aukera Janari gida   Argazkia C.N. Judizmendi taldeak utzitakoa da

XXXV. Igeriketako Eskolarteko Kirol Jokoetako emaitzak

Hemen dituzue pasadan asteburuan ospatutako XXXV. Igeriketako Eskolarteko Kirol jokoetako emaitzak: XXXV. Igeriketako Eskolarteko Kirol Jokoetako emaitzak Igerilekura hurbildu ziren ikusleek emozioz beteriko 30 froga desberdin ikusteko aukera izan zuten. Zorionak parte hartzaile guztiei! Argazkia CNW Sestao taldeak bidalitakoa da

XXXV. Igeriketako Eskola Jokoak – Serieak eta Programa

Idazki honetan estekatutako bi fitxategietan igeriketako XXXV. Eskola Jokoen edizioaren garapena eta seriei buruzko informazioa duzue. Egitaraua ondorengoa izango da: Maiatzak 28 goizez: – Beroketa saioa 9:45k arte. – Lehen jardunaldiaren hasiera 10:00etan. – 1-12 probak. – Sari banaketa. Probak: 1-10 artekoak. – 13-14 probak. Maiatzak 28 arratsaldez: – Beroketa saioa 16:15 arte. – Sari…

La Benedicta X. Itsas Zeharkaldia

Sestaon, ekainak 12, igandean, La Benedicta zeharkaldiaren hamargarren edizioa ospatuko da. Aurreko urteetan bezala, CNW Sestao taldeak antolatzen duen lasterketa honetan 400 metroko herri froga, eta distantzia gehiagoko federatu froga egongo dira. Federatuen frogaren luzeera igerilariaren kategoriaren araberakoa izango da. La Benedicta kiroldegi aurrean ospatuko da lasterketa, urteroko bide berdinarekin, beraz, uretara sartu nahi ez…

Ibon Salazar 2. hasi da Espainiako ur irekietako txapelketan

CN Barakaldoko igerilaria den Ibon Salazar-ek 2. postua lortu zuen Espainiako Ur Irekietako kopako lehenengo etapan. Lasterketa atzo ospatu zen Altean. Bigarren etapa Maiatzak 21ean ospatuko da Santa Eulalian, Ibizan, eta 5000 metroko luzaera izango du. Txapelketari buruz informazio gehiago: Espainiako ur irekietako II. Kopa

MARE NOSTRUM CANET ETA BARTZELONA 2016 – Deialdia eta bidaia plana

Irteera ekainaren 7an hegazkinez Bilbotik Bartzelonara eta trenean Bartzelona eta Perpignan artean. Antolakuntzak selekzioa hartu eta Canet-era eramango du. Ekainaren 10ean bidaia trenean Perpignan – Bartzelona. Itzulera ekainaren 13an goizean. CANET-EKO SELEKZIOA: Yerai Lebón Mikel Bildosola Markel Alberdi (berretsi gabe) Oskitz Aguilar (berretsi gabe) Jon Mugika Amaia Cendoya David Juiz BARTZELONAKO SELEKZIOA: Yerai Lebón Mikel…

Ondarroako XXXI. Itsas Lasterketa – Izen ematea

Ondarroako Arrigorri ondartzan, Uztailak 16an, Ondarroako XXXI. Itsas Lasterketa ospatuko da. Froga 10:30etan hasiko da, baina dortsalak jasoteko epea goizeko 10:00etan bukatuko da. Euskal Herriko udako froga klasikoa bilakatu den lasterketa hau lau mailatan banatzen da. Haurrak (2002-2006), Seniorrak (1982-2001), Masterrak (1972-1981) eta Beteranoak (1902-1971) Informazio gehiago nahi baduzue, Ondarru Igeri Taldeak bidalitako dokumentu hau…