Mare Nostrum Bartzelonako emaitzak

Canet-en ospatutako txapelketako emaitzak oraindik ez dira publikatu, baina baditugu iada Bartzelonan ospatutako lasterketenak ondorengo estekan: http://www.natacio.cat/cat/arxiu/veure/2900

Aipamen berezia merezi dute David Juiz eta Mikel Bildosolak. Lehenengoa tximeleta estiloko 50m-tako lasterketako B finalera sailkatu zen Canet-en. Mikel ere B final batetarako sailkatu zen Bartzelonan, estilo libreko 50m-tako finalerako hain zuzen ere. Zorionak biei, eta selekzioa osatu zuten beste partaide guztiei ere!