05 de mayo de 2016
Igeriketa
Getxoko masterrek Espainiako errekord bi hautsi dituzte
Apirilak 30ean Santurtzin ospatutako III. «Mikel Trueba Memorial»-ean, Getxoko erreleboen gizonezkoen taldeak Espainiako bi errekord hautsi zituen.
Marka biak gizonezkoen 4×100 estiloen ariketan lortu zuten. Lehenengoa +100 kategoria barnean, eta bigarrena +160 kategorian. Honek esan nahi du lehenengo frogan parte hartu zuten lau igerilarien artean 100 urte baino gehiago dituztela.
Errekordak lortu zituzten taldeetako igerilarien izenak ondorengoak dira:
GIZONEZKOEN 4X100 ESTILOAK +100 GETXO IGERIKETA 4.02.85
IÑAKI BILDOSOLA – MIKEL BILDOSOLA – OSCAR RIGUEIRA – JOKIN OLABARRIETA
GIZONEZKOEN 4X100 ESTILOA +160 GETXO IGERIKETA 4.18.70
DAVID MAYO- EDER ISUSKIZA- BEÑAT ELORRIAGA- JAVIER ETXEBESTE