Waterpoloko jaurdunaldia (2016ko Apirilak 22-23-24)
Pasadan asteburuan Euskadiko Igeriketa Federakundeak antolatutako txapelketetatko 27 partida jokatu ziren.
Hauen artean, garrantzitsuenak EHko lehenengo mailarako igoera partida, eta emakumezkoen play-offak izan ziren. Igoera partida Eibar eta Santoñako taldeek jokatu zuten datorren urtean EHko lehenengo mailan izateko helburuarekin. Play-offetan ordea, emakumezkoen ligako txapelketa dago jokoan.
Play-off hauek, enpaterik ez izatekotan, datorren jaurdunaldian bukatuko dira. Nahiz eta talde batzuk abantaila handia lortu duten, arautegiaren arabera goalaveragea ez da kontuan izango, beraz, lehenengo partida gol askoren aldearekin galdu izan arren, bigarren partida gol bakar bategatik irabaztea nahikoa litzateke desenpateko partida jokatu behar izateko.
Lautada eta Askartza taldeek Vitoria-Gasteizen jokatu zuten txapelketa irabazteko asmoarekin. Leioako taldeak lortu zuen lehen partida honetan garaipena 11 gol sartu, eta 5 baino ez jasota. Oso partida gogorra izan zen (1-2/1-3/3-4/0-2) eta talde biak oso parekatuta egon ziren, nahiz eta azkenean Askartzak markagailuan alde nabarmena lortu zuen. Apirilak 29, ostiralean, 20:30etan jokatuko dute bi talde hauek erabakiorra izan daiteken partida Askartzako igerilekuan.
Fase honetako beste partida gehienak ere nahiko parekatuta egon ziren. Ligako formatu honi esker, talde guztiek dute denboraldia partida politak jolasten bukatzeko aukera.
Igoerako partida ere oso parekatua egon zen. Santoña eta Urbat taldeek 8na enpatatu zuren Kantabrian. Hori dela eta, penalti jaurtiketak egon ziren, eta hauetan Santoñako mutilek irabazi zuten. Honela, Omar-en mutilak abantaila lortu zuten, baina Davide-ren taldeak hurrengo partida irabazteko asmoa dute. Bigarren partida hau Orbean jokatuko da, Eibarko igerilekuan, larunbat honetan 14:30etan.
Emaitza guztiak: http://eif-fvn.org/stViewResults.php
Irudia Leioa WLB taldeak bidali digu