Bertan behera urpoloa

RFENek hainbat lehiaketa bertan behera utzi dituela argitaratu du, besteak beste, Espainiako Lurralde Federazioen arteko haur mailako urpolo txapelketa, Euskal selekzioak urtero joaten direna bertara. https://rfen.es/posts/news/307856  Horren ondorioz, martxoaren 22an Sestaon egitekoak ziren teknifikazioa eta martxoaren 28an eta 29an egitekoak zirenak ere bertan behera utziko ditugu. Oraingoz, Joan Albella egiten ari zen kirolariei teknifikazio plana ere…

BERTAN BEHERA neguko Euskal Herriko absolutu-junior txapelketa

Nafarroako Igeriketa Federazioak eta Euskadiko Igeriketa Federazioak, COVID-19k (koronavirus) osasun publikoan duen eraginak eta kirol jardueretan duen eraginak eragindako egoera ikusita, eta Nafarroako Kirol Institutuaren eta gainerako erakunde autonomiko eta nazionalen gomendioak kontuan hartuta, Iruña Amaya Kirol Elkartean egin behar zen Euskal Herriko neguko absolutu-junior txapelketa 19-20 bertan behera uztea erabaki dute. Asko sentitzen dugu…

EIEFak berriz deitu du Miren Urizar

Leioa Waterpoloko jokalaria den Miren Urizar berriz deitu du Espainiako Igeriketa Errege-Federazioak, Sant Cugat del Valleseko Errendimendu Handiko Zentroan entrenamenduak burutzeko. Martxoaren 13tik 15era egongo da bertan. Hau ez da Espainiako Federazioarekin dagoen lehenengo aldia. Pasa den azaroaren 28an han egon zen baita ere; eta, abenduan, Erroman egon zen selekzio kadetearekin. Deialdia osorik ikusteko, sakatu…

Gazte, junior eta absolutu mailako Espainiako SOS txapelketaren emaitzak

Asteburu honetan Espainiako Neguko gazte, junior eta absolutu mailako Salbamendu eta Sorospen Txapelketa ospatu da Torreviejako Udal Igerilekuan, Alacanten. Bertan, Tabira klubeko Adrian Fernandez, Julen Azkarate, Erenoitz Barrenetxea eta Iñigo Fernandez de Arroiabe kirolariek brontzea lortu dute 4×50 oztopoko errelebo proban. Bestalde, Gonzalo Diazek eta Peio Etxezarragak 5. postua lortu dute soka jaurtitze proban, kategoria absolutuan, eta…