Gazte, junior eta absolutu mailako Espainiako SOS txapelketaren emaitzak

Asteburu honetan Espainiako Neguko gazte, junior eta absolutu mailako Salbamendu eta Sorospen Txapelketa ospatu da Torreviejako Udal Igerilekuan, Alacanten. Bertan, Tabira klubeko Adrian Fernandez, Julen Azkarate, Erenoitz Barrenetxea eta Iñigo Fernandez de Arroiabe kirolariek brontzea lortu dute 4×50 oztopoko errelebo proban.

Bestalde, Gonzalo Diazek eta Peio Etxezarragak 5. postua lortu dute soka jaurtitze proban, kategoria absolutuan, eta Adrian Fernandezek, Iñigo Fernandez de Arroiabek, Iker Asiainek eta Julen Azkaratek 8. postua lortu dute 4×25 manikia arratratze errelebo-proban.

Banakako probetan, 100 sorosleko proban Adrian Fernandezek 10. postua lortu zuen eta Peio Etxezarragak 11..