EIEFak berriz deitu du Miren Urizar

Leioa Waterpoloko jokalaria den Miren Urizar berriz deitu du Espainiako Igeriketa Errege-Federazioak, Sant Cugat del Valleseko Errendimendu Handiko Zentroan entrenamenduak burutzeko. Martxoaren 13tik 15era egongo da bertan. Hau ez da Espainiako Federazioarekin dagoen lehenengo aldia. Pasa den azaroaren 28an han egon zen baita ere; eta, abenduan, Erroman egon zen selekzio kadetearekin. Deialdia osorik ikusteko, sakatu…

Iker Gonzalezek eta Joan Albellak bidaia egingo dute espainiako selekzio kadetearekin

Iker Gonzalez jokalaria (Claret Askartza Waterpolo) eta Joan Albella entrenatzailea (Club Waterpolo Sestao) hautatu ditu Espainiako Igeriketa Errege Federazioak waterpoloko kadete mailako selekzioarekin Hungriara bidaia egiteko. Martxoaren 11tik 15era Szombathelyn (Hungria) egongo dira kontzentratuta, etxeko selekzioarekin entrenamendu bateratuak burutzen. Ez da selekzioaren lehenengo deialdia hauentzat. Biak Sant Cugateko Errendimendu Handiko Zentroan egon ziren abenduan, teknifikazio…

2020ko Waterpolo EU Nations Cup txapelketaren berriak

2020ko Waterpoloko EU Nations Cup txapelketek aldaketak izan dituzte antolakuntzan. Honakoak dira bai emakumezkoen, bai gizonezkoen lehiaketan azaldu diren berriak. Emakumezkoen txapelketa 2020ko maiatzaren 15etik 17ra ospatuko da azkenean, Brnon, Txekiar Errepublikan. Euskal Selekzioa C taldean sartu da, Ingalaterra eta Serbiarekin batera. Maiatzaren 15ean taldeko bi partidak jokatuko dira, eta asteburuan zehar, finalak. Guztira, 5…

Bidasoa XXI eta Urbat IKE, 2020ko Euskal Herriko Kopako irabazleak

Larunbatean, urtarrilak 25, 2020ko Euskal Herriko Kopako Final Four partiduak jokatu ziren Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Bidasoa XXI eta Urbat IKE izan ziren txapeldun emakumezkoen eta gizonezkoen mailan, hurrenez hurren. Javi Saez, Federazioko presidentea, eta Iñaki de Santos, CW Donostiako presidentea, izan ziren sari banaketaren arduradunak. Emakumezkoen lehiaketan, Bidasoa XXI eta Urbat IKE heldu ziren…

Gizonezkoen waterpoloko Euskal Herriko selekzioaren entrenamendua Sakonetan

Urtarrilaren 19an, gizonezkoen waterpoloko Euskal Herriko selekzioak lehenengo entrenamendua burutuko du Sakonetan, Brnon ospatuko den EU Nations txapelketa prestatzeko. Txapelketari buruzko informazio guztia ezagutzeko sakatu HEMEN. Gainera, entrenamendu honetarako deialdia ikusi dezakezu HEMEN. Entrenamenduak ate irekiak edukiko ditu, 14:30etatik 16:00rak arte, eta Joan Albellak eta Rubén de Castrok zuzenduko dute.

Euskal Herriko waterpoloko senior selekzioek 2020ko EU Nations txapelketan parte hartuko dute

Euskal Herriko senior mailako gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioek EU Nations txapelketan parte hartuko dute denboraldi honen amaieran, Europako txapelketarik garrantzitsuenetarikoa Championsaren ostean. Gainera, Euskadiko Igeriketa Federazioak Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta babes osoa dauka, hain nabaria den txapelketa batean parte hartzea oso interesgarria dela medio. Emakumezkoen txapelketa Brnon, Txekiar Errepublika, ospatuko da, 2020ko maiatzaren 8tik 10era….

Euskal Herriko urpoloko emakumezkoen selekzioak entrenamendua burutuko du urtarrilaren 4ean Sakonetan

2020ko urtarrilaren 4ean, 11:30etatik 14:00etara arte, Euskal Herriko urpoloko emakumezkoen selekzioak entrenamendu bat burutuko du Sakonetan EU Nations txapelketa prestatzeko. Txapelketa maiatzaren hasieran ospatuko da Brnon, Txekiar Errepublikan. Entrenamendua ate irekiekin egingo da, edonork ikusi ahal izango du, eta Jon Lopezek eta Imanol Maizak zuzenduko dute. Hau da lehenengo deialdia: LEIOA WATERPOLO: Leire Sarasola, Virginia…

EIEFak Joan Albella entrenatzailea deitu du berriro ere

Joan Albella, Sestao Waterpoloko entrenatzailea, berriro joango da Sant Cugat del Vallèseko EHZ-ra, Espainiako Igeriketa Errege-Federazioaren deia jaso ostean. Teknifikazio kadete baterako entrenatzaile laguntzaile moduan deitua izan eta gero, abenduaren 11tik 15era arte, Bartzelonako Errendimendu Handiko Zentrora bueltatuko da hurrengo astean. Teknifikazio berri hau abenduaren 2otik 22ra burutuko da eta hau, ebaluazio eta irizpide bateraketa…

EIEFak Miren Urizar deitu du selekzio kadetearekin entrenatzeko Erroman

Leioa Waterpoloko jokalaria den Miren Urizar, Erromara egingo du bidaia Espainiako Igeriketa Errege-Federazioaren selekzio kadetearen deialdia jaso ostean, Italia B´ (2004)-rekin entrenamendu bateratuak burutzeko. Sant Cugat del Vallèseko errendimendu handiko zentroan egon ostean hilabete hasieran, Espainiako Federazioak berriro deitu du eta Italiako hiriburura joango da abenduaren 18tik 21era, etxeko selekzioarekin entrenamenduak egiteko. Federazioaren deialdia ikusteko…

EIEFak Iker González eta Joan Albella deitu ditu teknifikazio kadete baterako

EIEFak Iker González (Claret Askartza Waterpolo) deitu du baterako teknifikazio kadete baterako Sant Cugat del Vallèseko Errendimendu Handiko Zentroan (Bartzelonan). Kontzentrazioan, Hungria B selekzioarekin batera egingo dira entrenamenduak. Gainera, Joan Albella (CW Sestao) ere joango da teknifikaziora entrenatzaile eta laguntzaile bezala, Antonio Apariciorekin, EIEFaren arduraduna eta koordinatzaile teknikoa. Teknifikazioa abenduaren 11tik 15era burutuko da.