Iker Gonzalezek eta Joan Albellak bidaia egingo dute espainiako selekzio kadetearekin

Iker Gonzalez jokalaria (Claret Askartza Waterpolo) eta Joan Albella entrenatzailea (Club Waterpolo Sestao) hautatu ditu Espainiako Igeriketa Errege Federazioak waterpoloko kadete mailako selekzioarekin Hungriara bidaia egiteko.

Martxoaren 11tik 15era Szombathelyn (Hungria) egongo dira kontzentratuta, etxeko selekzioarekin entrenamendu bateratuak burutzen.

Ez da selekzioaren lehenengo deialdia hauentzat. Biak Sant Cugateko Errendimendu Handiko Zentroan egon ziren abenduan, teknifikazio kadete batean baita ere.

Deialdia osorik ikusi dezakezu hemen:

EIEFaren deialdia Szombathely