Euskal Herriko waterpoloko senior selekzioek 2020ko EU Nations txapelketan parte hartuko dute

Euskal Herriko senior mailako gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioek EU Nations txapelketan parte hartuko dute denboraldi honen amaieran, Europako txapelketarik garrantzitsuenetarikoa Championsaren ostean. Gainera, Euskadiko Igeriketa Federazioak Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta babes osoa dauka, hain nabaria den txapelketa batean parte hartzea oso interesgarria dela medio.

Emakumezkoen txapelketa Brnon, Txekiar Errepublika, ospatuko da, 2020ko maiatzaren 8tik 10era. Gizonezkoena, ostera, leku berdinean baina 2020ko ekainaren 12tik 14ra. Ospatuko diren partidu guztiak streaming bidez emango dira, beraz jendeak ez du arazorik izango gure selekzioen jarduna jarraitzeko.

Gaur egun 12 selekzio edo talde lehiatzen dira txapelketaren edizio bakoitzean, europarrak ez diren selekzio batzuk onartuta ere. Aurtengo parte hartzaileak hauek izango dira:

EMAKUMEZKOA: Txekiar Errepublika, Austria, Belgika, Irlanda, Gales, Hegoafrika, Suitza, Finlandia, Dinamarka, Ingalaterra, Eskozia eta Euskal Herria.

GIZONEZKOA: Txekiar Errepublika, Austria, Belgika, Irlanda, Gales, Hegoafrika, Lituania, Singapur, AEB (Kalifornia), Suitza, Ingalaterra eta Euskal Herria.

Txapelketa prestatzeko, senior selekzioek entrenamenduak burutuko dituzte Euskal Herri osoan zehar. Lehenengoa Sakonetan (Leioa) izango da, urtarrilaren 4ean, emakumezkoen lehenengo deialdiarekin.

Teknifikazio honetaz gain, beste data batzuk egongo dira, eta Federazioaren web orrialdean eta sare sozialetan hauen berri emango da laster. Entrenamenduak sarrera askea izango dute, eta edonor hurbildu ahal izango da gure selekzioen entrenamenduekin gozatzera eta ikustera.