WP9802, emakumezkoen EH 2020ko Superkopako txapeldunak

  WP9802ko neskek irabazi dute emakumezkoen EH 2020 Superkopa, gaur Leioa Waterpolori 9-8 irabazita. Partida Amaya Kirol Hirian izan da, berdintasun handiarekin, partidak iraun duen lau laurdenetan. Laurden bakoitzaren amaierako emaitzak honako hauek izan dira: 1Q: 2-2 2Q: 4-4 3Q: 8-7 4Q (amaiera): 9-8 Horrela, denboraldi honetako lehen lehiaketa ofiziala bukatutzat ematen da, Euskal Herriko…

CWNavarrak gizonezkoen Euskal Herriko 2020ko Superkopa irabazi du

Atzo jokatu zen Amaya Kirol Hirian denboraldi berriko lehen partida ofiziala, COVID19k eragindako etenaldiaren ostean. Gizonezkoen EH 2020 Superkopako finalean CWNavarra eta Claret Askartza izan ziren aurrez aurre. Garaipena eta titulua etxeko taldearentzat izan ziren. Partidaren emaitza 13-6 izan zen, bi laurden parean ibili ostean. Hirugarrenetik aurrera, etxekoak gehiago izan ziren eta aldea handitu zuten….

2020ko Euskal Herriko Superkopa

Bi aste hauetan Nafarroan burutuko da 2020-2021 denboraldiko gizonezko eta emakumezkoen Euskal Herriko Superkopa. COVID19-ren ondorioz sortu den egoera dela eta, oraingoan txapelketako finalak zuzenean jokatuko dira. Larunbat honetan, urriak 10, CW Navarra eta Claret Askartzako mutilen txanda izango da. Partida Amaya Kirol Hirian (Iruñea) jokatuko da, arratsaldeko 18: 00etan. Datorren astean, urriaren 17an, emakumezkoen…

Liga nazionaletara igotzeko fasea

Larunbat honetan waterpoloko liga nazionaletara igotzeko finalak jokatuko dira Madrilgo M-86 igerilekuan, hauetan Bidasoa XXIeko neskak eta Urbat IKEko mutilak parte hartuko dute. RFENek streaming bidez emango ditu partida guztiak.       Topaketa bakoitza ikusteko estekak: 1. MAILAKO EMAKUMEZKOEN IGOERA FASEA: 12,00h CDN Bidasoa XXI – Zodiac CN At.-Barceloneta: https://www.dailymotion.com/video/x7w6wy5 15,30h CW Elx – Mallorca…

Emakumezkoen Lehen Mailara eta Gizonezkoen Bigarren Mailara igotzeko faseen ordutegiak

Urriaren 3an egingo dira RFENren Emakumezkoen Lehen Mailara igotzeko eta Emakumezkoen Bigarren Mailara igotzeko Faseak. Txapelketa Madrilgo M-86 igerilekuan izango da eta partida guztiak partida bakarrera jokatuko dira, guztia streaming bidez emango da osorik. Ordutegiak honako hauek izango dira: 10:00: CN Alhambra-EM El Olivar (Gizonezkoak) 12:00: CDN Bidasoa XXI-CN At. Barceloneta (Emakumezkoak) 14:00: CN Ciutat…

RFEN liga nazionalen zozketa

Gaur RFENren bost Liga Nazionalen egutegi ofizialak zozketatu dira, bai Emakumezkoen eta Gizonezkoen Ohorezko Mailako Premaat Ligak, bai Emakumezkoen Lehen Maila, Gizonezkoen Lehen eta Bigarren Maila eta igoera faseak. Data guztiak osasun pandemiaren bilakaerak baldintzatuta daude. Zozketan honako talde hauek zeuden: Leioa WB emakumezkoak ohorezko mailan, Claret Askartza gizonezkoak lehen mailan, Bidasoa XXI emakumezkoen lehen…

Ane Jaime: “Guretzat maila-igoera hau ametsa da”

Joan den asteburuan, RFENeko Ordezko Batzordeak jakitera eman zuen 2019-2020 waterpolo-ligei buruzko ebazpena. Gauzak horrela, bigarren postuan zeuden liga bukatutzat eman ondoren, batzordeak Jon Lopezek gidatutako taldeari eman dio maila-igoera. Datorren urtean estatuko waterpoloko maila gorenean jokatuko du Leioa Waterpolok. Albistearen berri izan ostean, Ane Jaimerekin – Leioa WLB taldeko atezaina – hitz egiteko aukera izan…