Iraileko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean irailean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

Espainiako Autonomia Erkidegoen arteko gaur eta junior mailako txapelketaren emaitzak

Asteburu honetan, Oviedoko Mendebaldeko Parkea udal igerilekuan Federazio Autonomikoen Espainiako IX. Txapelketa ospatu zen, eta Euskal Selekzioa bertan izan zen 31 igerilariekin. Euskal espedizioa Mario Gonzalez, Roberto Mendaña eta Albert Tubella entrenatzaileen aginduetara egon zen. Kataluniako Federazioak txapelketa irabazi zuen sailkapen bateratuan, baita haurren sailkapenean ere. Valentziako Erkidegoak, bere aldetik, junior mailan urrea eskuratu zuen….

Claret Askartza eta Urbat IKE, Waterpolo Kopako txapeldun

Pasa den asteburuan amaitu zen Euskal Federazioaren lehen txapelketa ofiziala waterpoloari dagokionez. Claret Askartza, emakumezkoen atalean, eta Urbat IKE, gizonezkoen mailan, Waterpolo Kopako irabazleak izan ziren. Txapelketa azaroan hasi zen, eta gaur egungo baldintzak gorabehera jokatu ahal izan da, federazioaren, kluben eta parte-hartzaileen lankidetzari eta elkarlanari esker. Urte berriaren sarrerarekin batera, aurtengo Euskal Herria Liga…

Joan Albella, EIEFko prestakuntza planerako deitua

Joan Albella, FVNko koordinatzaile teknikoa eta Euskal selekzioko hautatzailea, Madrilen egongo da asteburuan, Espainiako Igeriketa Errege Federazioak prestakuntza plan baterako deitu ostean. Ostiral arratsaldean hasiko da saioa eta larunbat eguerdian amaituko da. Bertan, Antonio Aguilar zuzendari teknikoa, Antonio Aparicio koordinatzailea eta Mirko Blazevic entrenatzaile hizlari moduan izango dira. Prestakuntza-plan horretara lurralde-federazioetako beste entrenatzaile batzuk ere…

Euskal Herriko urpoloko emakumezkoen selekzioak entrenamendua burutuko du urtarrilaren 4ean Sakonetan

2020ko urtarrilaren 4ean, 11:30etatik 14:00etara arte, Euskal Herriko urpoloko emakumezkoen selekzioak entrenamendu bat burutuko du Sakonetan EU Nations txapelketa prestatzeko. Txapelketa maiatzaren hasieran ospatuko da Brnon, Txekiar Errepublikan. Entrenamendua ate irekiekin egingo da, edonork ikusi ahal izango du, eta Jon Lopezek eta Imanol Maizak zuzenduko dute. Hau da lehenengo deialdia: LEIOA WATERPOLO: Leire Sarasola, Virginia…

Igeriketa Artistikoko epaileen jardunaldia eginda

Euskadiko Igeriketa Federazioak bere Igeriketa Artistikoko epaileak deitu zituen birziklatzea egiteko, urteroko jardunaldi teknikoa, erregelak eta arautegia errepasatzeko asmoz. Jardunaldia Etxebarrin burutu zen, Club Sincro Urbarriren instalazioetan. Iraia Nazabal eta Maite Zufiriaren esku egon zen zuzendaritza, Espainiako Igeriketa Errege Federazioaren epailea eta Euskal Herriko epaileen batzordekia, hurrenez hurren. Euskadiko Federazioaren 25 epailek baino gehiago parte…