Joan Albella, EIEFko prestakuntza planerako deitua

Joan Albella, FVNko koordinatzaile teknikoa eta Euskal selekzioko hautatzailea, Madrilen egongo da asteburuan, Espainiako Igeriketa Errege Federazioak prestakuntza plan baterako deitu ostean.

Ostiral arratsaldean hasiko da saioa eta larunbat eguerdian amaituko da. Bertan, Antonio Aguilar zuzendari teknikoa, Antonio Aparicio koordinatzailea eta Mirko Blazevic entrenatzaile hizlari moduan izango dira. Prestakuntza-plan horretara lurralde-federazioetako beste entrenatzaile batzuk ere joango dira.

RFENen deialdia ikus dezakezu HEMEN sakatuta.