EIEFak Iker González eta Joan Albella deitu ditu teknifikazio kadete baterako

EIEFak Iker González (Claret Askartza Waterpolo) deitu du baterako teknifikazio kadete baterako Sant Cugat del Vallèseko Errendimendu Handiko Zentroan (Bartzelonan). Kontzentrazioan, Hungria B selekzioarekin batera egingo dira entrenamenduak. Gainera, Joan Albella (CW Sestao) ere joango da teknifikaziora entrenatzaile eta laguntzaile bezala, Antonio Apariciorekin, EIEFaren arduraduna eta koordinatzaile teknikoa. Teknifikazioa abenduaren 11tik 15era burutuko da.  

Euskal Herriko kluben kopa

Asteburu honetan, azaroaren 30 eta abenduaren 1ean, Tolosako Usabal igerilekuan igeriketako Euskal Herriko kluben kopa ospatu da hurrengo kluben parte-hartzearekin: Getxo, Bidasoa, Tolosaldea, Amaya, Fortuna, Anaitasuna, Galdakao, Judizmendi eta Santurtzi. Txapelketaren emaitzak: 1go jardunaldiaren puntuak EH Kluben Kopa 1go jardunaldia 2. jardunaldiaren puntuak EH Kluben Kopa 2. jardunaldia 3. jardunaldiko puntuak EH Kluben Kopa 3….

DN Portugalete, Euskal Herriko igeriketa artistikoko denboraldiko lehenengo txapelketaren irabazle

Atzo, Paco Yoldi igerilekuan, Euskal Herriko III haur mailako irudi eta junior eta absolutu mailako errutina teknikoen txapelketa ospatu zen, klub hauen parte-hartzearekin: CN Easo, Sincro Sestao, DN Portugalete, Urdantza eta Urbarri. DN Portugalete izan zen kluben kopako irabazlea. Eguneko emaitza guztiak ikusteko klikatu HEMEN.

Euskal Herriko III haur mailako irudi eta junior eta absolutu mailako errutina teknikoen txapelketa

Igande honetan, azaroaren 24an, Euskal Herriko III haur mailako irudi eta junior eta absolutu mailako errutina teknikoen txapelketa ospatuko da. Txapelketa Paco Yoldin (Donostia) 9:30etan izango da eta hurrengo klubak parte hartuko dute: CN Easo, Sincro Sestao, DN Portugalete, Urdantza eta Urbarri. Esteka honetan ordutegi eta izen-emateen informazio guztia dago eta emaitzak igoko dira.  

Neguko Espainia Absolutu Mailako LXIII. Txapelketaren laburpena

(Argazkia: Arnaldo García – CNSO. EIEFrentzat) Pasa den aste honetan, hilaren 14etik 17ra, neguko Espainia Absolutu mailako LXIII. Txapelketa jazo zen, Club Natación Santaolaya-ko instalakuntzetan. Gure taldeetariko askok parte hartu zuten (12): Aloña Mendi K. E. D. N. Bidasoa XXI D. Bilbao N. Easo Eibar Igerixan D. Fortuna Galdakao I. T. Getxo I. B. K….

EIEFak Urtats Gómez (igeriketa) eta Miren Urizar (WP) deitu ditu jardunaldi batzuetarako

Espainiako Igeriketako Errege-Federazioak Urtats Gómez Gredilla, Galdakao IT-ko igerilaria, eta Miren Urizar, Leioa Waterpoko jokalaria, deitu ditu jardunaldi tekniko batzuetara joateko. Alde batetik, klub galdakaorraren igerilaria Madrilera joango da abenduaren 1etik 8ra, Blume Errendimendu Handiko Zentrora, haur kategoriako teknifikazio baterako. Beste aldetik, Sakonetako klubeko jokalaria, kadete mailako jarraipen jardunaldi batera joango da Sant Cugat del…

Igeriketa Artistikoko lehenengo maila probak eta gidak ospatuta

Pasa den asteburuan Euskadiko Igeriketa Federazioak antolatutako kimu, haur eta junior kategorietako Maila eta Giden emanaldia ospatu zen. Bi jardunaldi ospatu ziren, Gallartan larunbatean eta Gasteizen igandean. Emanaldi hau, denboraldi osoan zehar egingo diren hiruren lehenengoa izan zen. Beste biak otsailean eta maiatzean ospatuko dira. Hiru epaile izan ziren gidak osatzen dituzten 12 frogak baloratzearen…

Igeriketa Artistikoko epaileen jardunaldia eginda

Euskadiko Igeriketa Federazioak bere Igeriketa Artistikoko epaileak deitu zituen birziklatzea egiteko, urteroko jardunaldi teknikoa, erregelak eta arautegia errepasatzeko asmoz. Jardunaldia Etxebarrin burutu zen, Club Sincro Urbarriren instalazioetan. Iraia Nazabal eta Maite Zufiriaren esku egon zen zuzendaritza, Espainiako Igeriketa Errege Federazioaren epailea eta Euskal Herriko epaileen batzordekia, hurrenez hurren. Euskadiko Federazioaren 25 epailek baino gehiago parte…