Igeriketa Artistikoko epaileen jardunaldia eginda

Euskadiko Igeriketa Federazioak bere Igeriketa Artistikoko epaileak deitu zituen birziklatzea egiteko, urteroko jardunaldi teknikoa, erregelak eta arautegia errepasatzeko asmoz.

Jardunaldia Etxebarrin burutu zen, Club Sincro Urbarriren instalazioetan. Iraia Nazabal eta Maite Zufiriaren esku egon zen zuzendaritza, Espainiako Igeriketa Errege Federazioaren epailea eta Euskal Herriko epaileen batzordekia, hurrenez hurren. Euskadiko Federazioaren 25 epailek baino gehiago parte hartu zuten jardunaldian (irudian).