Igeriketa Artistikoko lehenengo maila probak eta gidak ospatuta

Pasa den asteburuan Euskadiko Igeriketa Federazioak antolatutako kimu, haur eta junior kategorietako Maila eta Giden emanaldia ospatu zen. Bi jardunaldi ospatu ziren, Gallartan larunbatean eta Gasteizen igandean.

Emanaldi hau, denboraldi osoan zehar egingo diren hiruren lehenengoa izan zen. Beste biak otsailean eta maiatzean ospatuko dira.

Hiru epaile izan ziren gidak osatzen dituzten 12 frogak baloratzearen arduradunak. Emanaldi hau Euskadiko Txapelketaren gelaurrea da, azaroaren 23an eta 24an ospatuko dena.

Maila eta Giden emanaldiaren emaitzak ikusi ahal dituzu ARTISTIKOA > Emaitzak fitxan, edo link honetan: EMAITZAK