BERTAN BEHERA ezohiko batzar nagusia
Egoera ikusita, egokiena arratsaldeko ezohiko batzarra bertan behera uztea da, beste abisu bat eman arte. Barkatu eragozpenak.
Egoera ikusita, egokiena arratsaldeko ezohiko batzarra bertan behera uztea da, beste abisu bat eman arte. Barkatu eragozpenak.
RFENek hainbat lehiaketa bertan behera utzi dituela argitaratu du, besteak beste, Espainiako Lurralde Federazioen arteko haur mailako urpolo txapelketa, Euskal selekzioak urtero joaten direna bertara. https://rfen.es/posts/news/307856 Horren ondorioz, martxoaren 22an Sestaon egitekoak ziren teknifikazioa eta martxoaren 28an eta 29an egitekoak zirenak ere bertan behera utziko ditugu. Oraingoz, Joan Albella egiten ari zen kirolariei teknifikazio plana ere…
COVID19 (koronabirusa) dela-eta bizitzen ari garen egoeraren ondorioz, waterpolo ligetako hurrengo bi jardunaldiak, martxoak 14 eta 21, atzeratuta geratzen dira. Laster emango dizkizuegu partidak jokatzeko data berriak.
Nafarroako Igeriketa Federazioak eta Euskadiko Igeriketa Federazioak, COVID-19k (koronavirus) osasun publikoan duen eraginak eta kirol jardueretan duen eraginak eragindako egoera ikusita, eta Nafarroako Kirol Institutuaren eta gainerako erakunde autonomiko eta nazionalen gomendioak kontuan hartuta, Iruña Amaya Kirol Elkartean egin behar zen Euskal Herriko neguko absolutu-junior txapelketa 19-20 bertan behera uztea erabaki dute. Asko sentitzen dugu…
Leioa Waterpoloko jokalaria den Miren Urizar berriz deitu du Espainiako Igeriketa Errege-Federazioak, Sant Cugat del Valleseko Errendimendu Handiko Zentroan entrenamenduak burutzeko. Martxoaren 13tik 15era egongo da bertan. Hau ez da Espainiako Federazioarekin dagoen lehenengo aldia. Pasa den azaroaren 28an han egon zen baita ere; eta, abenduan, Erroman egon zen selekzio kadetearekin. Deialdia osorik ikusteko, sakatu…
Asteburu honetan Espainiako Neguko gazte, junior eta absolutu mailako Salbamendu eta Sorospen Txapelketa ospatu da Torreviejako Udal Igerilekuan, Alacanten. Bertan, Tabira klubeko Adrian Fernandez, Julen Azkarate, Erenoitz Barrenetxea eta Iñigo Fernandez de Arroiabe kirolariek brontzea lortu dute 4×50 oztopoko errelebo proban. Bestalde, Gonzalo Diazek eta Peio Etxezarragak 5. postua lortu dute soka jaurtitze proban, kategoria absolutuan, eta…
Getxo IBKE taldeko Mikel Bildosola igerilariak bere Europako master marka hautsi du 35 eta 39 urte bitarteko 100 libreko kategorian, bere marka 50.18tik 50.15era jaitsiz, otsailaren 29an Santurtzin egin zen Mikel Trueba Trofeoan.
Pasa den asteburuan Espainiako autonomia erkidegoen VI. alebin Txapelketa ospatu zen Oviedon, Parque Oeste igerilekuan. Euskal Selekzioak emaitza onak lortu zituen txapelketako 6. postua lortuz 17 selekzio parte-hartzaileetatik. Guztira 1.469’00 puntu lortu zituzten gure igerilariek. Cataluñak irabazi zuen urrezko domina 2.115’00 puntu lortuz. Andaluziak eta Balear Uharteak osatu zuten podiuma 2.012’00 eta 1.820’00 punturekin. Bestalde,…
Larunbat honetan, otsailak 29, Etxebarriko kiroldegian Euskal Herriko haurren figura, konbinatuak eta errutinen III. txapelketa ospatuko da. Asteburu osoan zehar, web orrialdean eta sare sozialetan, eguneratzeak argitaratuko dira eta txapelketaren azken emaitzak. Emaitza guztiak hemen ikus ditzakezu: EMAITZAK.
Iker Gonzalez jokalaria (Claret Askartza Waterpolo) eta Joan Albella entrenatzailea (Club Waterpolo Sestao) hautatu ditu Espainiako Igeriketa Errege Federazioak waterpoloko kadete mailako selekzioarekin Hungriara bidaia egiteko. Martxoaren 11tik 15era Szombathelyn (Hungria) egongo dira kontzentratuta, etxeko selekzioarekin entrenamendu bateratuak burutzen. Ez da selekzioaren lehenengo deialdia hauentzat. Biak Sant Cugateko Errendimendu Handiko Zentroan egon ziren abenduan, teknifikazio…