Euskal Selekzioak BRONTZEzko domina lortu du Brnon ospatutako EU NATIONS 2022 txapelketan

Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak brontzea irabazi du EU Nations 2022 nazioarteko txapelketan, LENek antolatua, Brnon, Txekiar Errepublikan.

Neskek bi garaipen lortu zituzten B multzoaren fasean, Gales eta etxeko selekzioaren aurka, eta galdu egin zuten Ingalaterra Red taldearen aurka. Larunbatean jokatutako finalaurrekoan, Euskal Selekzioak Hungariaren aurka galdu zuen, selekzio irabazlea. Azkenik, gure neskek 11-10eko emaitzarekin irabazi zioten Ingalaterra White taldeari, eta hirugarren postura igoz.

Emakumezkoen EU Nations 2022 txapelketak kontinente osoko 8 selekzio bildu ditu 3 egunez Za Lužánkami igerilekuan: Gales, Austria, Ingalaterra Red, Hungaria, Txekiar Errepublika, Ingalaterra White, Irlanda eta Euskal Selekzioa bera.

Imanol Maiza eta Gorka Sánchez hautatzaileek, txapelketaren amaieran, oso positiboki baloratzen zuten neskek egindako lana, partida guztietan borrokatu baitute eta jarrera bikaina izan baitute.

Bestalde, gizonezkoen Euskal Selekzioa bi aste barru egingo du bidaia txapelketa honetara.

 

Argazki nabarmendua: Euskal Selekzioak brontzezko domina eta hirugarren postuko kopa ospatzen ditu.
Argazkia eskuinean: Naia Duran, Euskal Selekzioko kapitainak, kopa jaso du Txekiar Igeriketa Federazioko Presidentearen eskutik.