Euskal Herriko udako haurren eta alebinen txapelketetako SERIEAK eta TXAPELKETEN GARAPENA – ZUZENDUA

Hemen dituzue asteburu honetan Irunen ospatuko diren Euskal Herriko udako haurren eta alebinen txapelketetako jardunaldien serie eta txapelketen garapenak: Alebinak: Alebinen txapelketaren garapena Alebinen serieak Haurrak: Haurren txapelketaren garapena Haurren serieak ZUZENDUA   Irudia Igeriketa Laudio taldearen webgunetik hartu dugu

Euskal Herriko Nagusien eta Junior-en udako txapelketako SERIEAK eta GARAPENA – 15/16 Denboraldia

Asteburu honetan Mendizorrozan ospatuko den EH-ko absolutu eta junior-en udako txapelketako serieak, eta txapelketaren garapen eta programari buruzko informazioa duzue hemen. Igerilekua 9:00etan irekiko da. Goizeko saioak 10:30etan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz 17:00etan. Garapenari buruz informazio gehiago:Txapelketaren programa eta garapena Serieak:Serieak

Markel Alberdi Rio-ko Joku Olimpikoetara sailkatu da

Bidasoa XXI taldean dabilen Markel Alberdik joku olimpikoetarako sailkapena lortu du, 4x100m libre estiloetako erreleboen taldeko partaide bezala. Eibartarrak europa mailako txapelketetan eduki duen maila bikainari esker, eta Britania Handiko selekzioak parte hartzeari uko egiteari esker, lortu du Rio de Janeirora sailkatzea. Erreleboen taldean, berarekin batera, Bruno Ortiz-Cañavete, Miguel Ortiz-Cañavete eta Aitor Martínez arituko dira….