(Castellano) Campeonato de Euskadi de natación artística, rutinas técnicas absoluto

Bihar, azaroaren 21a, larunbata, Euskadiko igeriketa artistikoko absoluto mailan errutina teknikoen  txapelketa egingo da Portugaleten, DN Portugalete, CDN Meatzaldea eta Sincro Urbarri kluben parte-hartzearekin. Esteka honetan dago lehiaketa-ordutegia, parte-hartzaileen zerrenda eta irteeren ordena. Orrialde berean argitaratuko dira emaitzak. Informazioa

DN Portugalete, Euskal Herriko igeriketa artistikoko denboraldiko lehenengo txapelketaren irabazle

Atzo, Paco Yoldi igerilekuan, Euskal Herriko III haur mailako irudi eta junior eta absolutu mailako errutina teknikoen txapelketa ospatu zen, klub hauen parte-hartzearekin: CN Easo, Sincro Sestao, DN Portugalete, Urdantza eta Urbarri. DN Portugalete izan zen kluben kopako irabazlea. Eguneko emaitza guztiak ikusteko klikatu HEMEN.

Euskal Herriko III haur mailako irudi eta junior eta absolutu mailako errutina teknikoen txapelketa

Igande honetan, azaroaren 24an, Euskal Herriko III haur mailako irudi eta junior eta absolutu mailako errutina teknikoen txapelketa ospatuko da. Txapelketa Paco Yoldin (Donostia) 9:30etan izango da eta hurrengo klubak parte hartuko dute: CN Easo, Sincro Sestao, DN Portugalete, Urdantza eta Urbarri. Esteka honetan ordutegi eta izen-emateen informazio guztia dago eta emaitzak igoko dira.  

Igeriketa Artistikoko lehenengo maila probak eta gidak ospatuta

Pasa den asteburuan Euskadiko Igeriketa Federazioak antolatutako kimu, haur eta junior kategorietako Maila eta Giden emanaldia ospatu zen. Bi jardunaldi ospatu ziren, Gallartan larunbatean eta Gasteizen igandean. Emanaldi hau, denboraldi osoan zehar egingo diren hiruren lehenengoa izan zen. Beste biak otsailean eta maiatzean ospatuko dira. Hiru epaile izan ziren gidak osatzen dituzten 12 frogak baloratzearen…

Igeriketa Artistikoko epaileen jardunaldia eginda

Euskadiko Igeriketa Federazioak bere Igeriketa Artistikoko epaileak deitu zituen birziklatzea egiteko, urteroko jardunaldi teknikoa, erregelak eta arautegia errepasatzeko asmoz. Jardunaldia Etxebarrin burutu zen, Club Sincro Urbarriren instalazioetan. Iraia Nazabal eta Maite Zufiriaren esku egon zen zuzendaritza, Espainiako Igeriketa Errege Federazioaren epailea eta Euskal Herriko epaileen batzordekia, hurrenez hurren. Euskadiko Federazioaren 25 epailek baino gehiago parte…