SOS birziklapena online
Federazioak maiatzaren 18tik 21era SOS birziklapenaren teoria emango du. Interesatuta bazaude hurrengo dokumentuan daukazu informazio guztia. Información Formularioa
Federazioak maiatzaren 18tik 21era SOS birziklapenaren teoria emango du. Interesatuta bazaude hurrengo dokumentuan daukazu informazio guztia. Información Formularioa
Pasa den apirilaren 15ean, Euskal Federazioaren, Nafarroako Federazioaren eta Euskal Herriko ligetan parte-hartzen duten kluben arteko bideokonferentzia burutu zen, azken hauen egoera ezagutzeko eta osasun-larrialdiak eragin dituen azken albisteei buruz berri emateko.
Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzaren abisua
Egoera ikusita, egokiena arratsaldeko ezohiko batzarra bertan behera uztea da, beste abisu bat eman arte. Barkatu eragozpenak.
Club Sincro Urbarri Euskal Herriko haurren figura, konbinatuak eta errutinen III. txapelketako irabazle atera zen otsailaren azken asteburuan ospatutako lehiaketan Etxebarrin. Emaitza guztiak osorik ikusteko sakatu “Igeriketa Artistikoa” > “Emaitzak” Zorionak!
RFENek hainbat lehiaketa bertan behera utzi dituela argitaratu du, besteak beste, Espainiako Lurralde Federazioen arteko haur mailako urpolo txapelketa, Euskal selekzioak urtero joaten direna bertara. https://rfen.es/posts/news/307856 Horren ondorioz, martxoaren 22an Sestaon egitekoak ziren teknifikazioa eta martxoaren 28an eta 29an egitekoak zirenak ere bertan behera utziko ditugu. Oraingoz, Joan Albella egiten ari zen kirolariei teknifikazio plana ere…
COVID19 (koronabirusa) dela-eta bizitzen ari garen egoeraren ondorioz, waterpolo ligetako hurrengo bi jardunaldiak, martxoak 14 eta 21, atzeratuta geratzen dira. Laster emango dizkizuegu partidak jokatzeko data berriak.
Nafarroako Igeriketa Federazioak eta Euskadiko Igeriketa Federazioak, COVID-19k (koronavirus) osasun publikoan duen eraginak eta kirol jardueretan duen eraginak eragindako egoera ikusita, eta Nafarroako Kirol Institutuaren eta gainerako erakunde autonomiko eta nazionalen gomendioak kontuan hartuta, Iruña Amaya Kirol Elkartean egin behar zen Euskal Herriko neguko absolutu-junior txapelketa 19-20 bertan behera uztea erabaki dute. Asko sentitzen dugu…
Leioa Waterpoloko jokalaria den Miren Urizar berriz deitu du Espainiako Igeriketa Errege-Federazioak, Sant Cugat del Valleseko Errendimendu Handiko Zentroan entrenamenduak burutzeko. Martxoaren 13tik 15era egongo da bertan. Hau ez da Espainiako Federazioarekin dagoen lehenengo aldia. Pasa den azaroaren 28an han egon zen baita ere; eta, abenduan, Erroman egon zen selekzio kadetearekin. Deialdia osorik ikusteko, sakatu…
Asteburu honetan Espainiako Neguko gazte, junior eta absolutu mailako Salbamendu eta Sorospen Txapelketa ospatu da Torreviejako Udal Igerilekuan, Alacanten. Bertan, Tabira klubeko Adrian Fernandez, Julen Azkarate, Erenoitz Barrenetxea eta Iñigo Fernandez de Arroiabe kirolariek brontzea lortu dute 4×50 oztopoko errelebo proban. Bestalde, Gonzalo Diazek eta Peio Etxezarragak 5. postua lortu dute soka jaurtitze proban, kategoria absolutuan, eta…